Azahara Domínguezek Bilboko aireportuan Lurraldebusek duen zerbitzua indartuko du, aurrez aurreko langileekin
Azahara Domínguezek Bilboko aireportuan Lurraldebusek duen zerbitzua indartuko du, aurrez aurreko langileekin
Azahara Domínguezek Bilboko aireportuan Lurraldebusek duen zerbitzua indartuko du, aurrez aurreko langileekin
Langile batek goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte artatuko ditu Bizkaiko terminalean tiketa erosi nahi duten bezeroak
Azahara Domínguez: “Txartela eskuratzen laguntzeko langileak jartzen ditugu bidaiarien eskura. Sentikorrak izan behar dugu hainbat arrazoi direla-eta txartelak erosteko teknologia erabili ezin duten edo erabiltzen ez dakiten pertsonekin. Inor atzean gera ez dadin eta gipuzkoar gehiagok garraio publikoaren alde egin dezaten laguntza hau eskaintzen dugu”.
Lurraldebuseako langileek ostiral honetatik aurrera Loiuko aireportuan euren txartelak bertan erosi nahi dituzten bidaiariei arreta emango diete. Zerbitzu honen erabiltzaileek aireportuko txartelak aurrez aurre saltzeko aukera eskatzen zuten eta modu honetan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eskera honi bide ematen dio.
Ostiral honetatik aurrera, Lurraldebusek txartelak erosten lagunduko duten langileak izango ditu Bizkaiko terminalean. Hain zuzen ere, 09:00etatik 21:00etara, azafata batek bezeroak artatuko ditu makinak instalatuta dauden gunean. Gainera, 10:00etatik 16:00etara, koordinatzaile batek zerbitzua indartuko du. Horri esker, txartela aireportuan bertan eskuratu nahi duten erabiltzaile guztiek aukera izango dute, salmenta-makinen mende egon beharrik gabe; izan ere, azken hilabeteotan kexa handiak piztu dituzte makina horien funtzionamendu arazoak.
Oraingoz, hilabete honetan erabiltzaile kopuru handia espero denez, zerbitzua Gabonak amaitu arte mantenduko da.
“Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik garraio zerbitzu publikoa indartzearen aldeko apustua egiten dugu, pertsonen beharretan pentsatuz, eta hemen berriro erakusten dugu. Egondako kexak entzun ondoren, txartela eskuratzen lagunduko duten langileak jartzen ditugu bidaiarien eskura. Gero eta informatizatuagoa dagoen mundu honetan, sentikorrak izan behar dugu hainbat arrazoi direla medio txartelak erosteko teknologia erabili ezin duten edo erabiltzen ez dakiten pertsonekin. Horiei ere lagundu nahi diegu, horrela inor atzean geratu ez dadin eta gipuzkoar gehiagok garraio publikoa erabiltzea erabaki dezaten", adierazi du Azahara Dominguez diputatuak.
“Garraio publikoan sistema iraunkor, seguru eta eraginkor baten aldeko apustua egiten dugu, herritarren beharrei erantzungo duena, gipuzkoarrek autobusean euren joan-etorrietarako aukera eroso eta segurua ikus dezaten”, nabarmendu du diputatuak.
1417