Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Azken 24 egunetan ez da heriotzarik izan adinekoen egoitzetan

Azken 24 egunetan ez da heriotzarik izan adinekoen egoitzetan

Azken orduetan ere ez da COVID-19 positibo berririk atzeman, eta diagnostiko positiboarekin jarraitzen duten pertsonak 12 dira.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen azken orduko egoeraren berri eman du, eta adierazi du 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, ez dela aldaketarik izan azken 24 orduetan; beraz, guztira 24 egun dira jarraian COVID-19a duten pertsonen heriotzarik gabe eta 18 egun kasu positibo berririk gabe.

Gaur arte, 383 adineko pertsona sendatu dira, 167 lagun zendu dira eta 12k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin; hurrenez hurren, %68,2, %29,7 eta %2,1. Egun, inork ez du ospitaleko arretarik behar, eta gaixorik dauden pertsona guztiak egoitzan bertan artatuak izaten ari dira.

Egoitza bakarra da COVID-19 kasu aktiboak dituena, eta 15ek ez dute kutsaturik dagoeneko, martxoaren 19an lehen positiboan atzeman zirenetik: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1666