Azken orduetan 12 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a adinekoen egoitzetan
Azken orduetan 12 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a adinekoen egoitzetan
Lau dira jada Covid-19 gabe geratu diren Gipuzkoako egoitzak, positibo emanda zegoen azken pertsona sendatu ostean Irungo Caser Residencial Anakan.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren berri eman du, eta adierazi du, 65 zentro eta 5.425 plazako sarean, 12 lagunek gehiagok gainditu dutela gaixotasuna, bik eman dutela positibo Covid-19n eta bat zendu dela Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan. Mediku alta jaso duten pertsonak bizi dira GSR Debagoienen (4), Donostiako Berran (2), Eibarko San Andresen (2), Zarauzko Santa Anan (3) eta Irungo Caser Residencial Anakan (1).
Guztira, gaur arte, 324 adineko pertsonek jaso dute mediku alta, positibo guztien %58,3a suposatzen duelarik; 166 zendu dira, %29,8a; eta 66 dira diagnostiko positiboarekin jarraitzen duten pertsonak, guztien %11,9a. Gaurko altaren ordoren, Irungo Caser Residencial Anaka ere Covid-19 gabe geratu da, beraz, 12 izatera igaro dira egun kasu positiboak dituzten egoitzak eta lau dira jada Covid-19 kasu aktiborik gabe geratu direnak. Bestalde, 15 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 11 ospitalean.
1561