Aztertutako Gipuzkoako enpresen %50a baino gehiago ekonomia zirkularraren alorrean hazteko aukera du
Aztertutako Gipuzkoako enpresen %50a baino gehiago ekonomia zirkularraren alorrean hazteko aukera du
Aztertutako Gipuzkoako enpresen %50a baino gehiago ekonomia zirkularraren alorrean hazteko aukera du
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Nafarroako Tecnum Unibertsitateak diagnosirako lanabes bat garatu dute.
Aztertutako enpresa horietatik, zeintzuk 850 milioi euroko fakturazioa duten, %50a baino gehiago lehengai bilaka daitezkeen azpiproduktuak edo hondakinak sortzen ditu; hortaz, ekonomia zirkularraren alorrean hazkunderako aukera dira.
José Ignacio Asensio: “Ezinbestekoa da enpresa eta unibertsitateekin indarrak batzea gure lurraldean 5.000 pertsonari enplegua ematen dion sektorea bultzatzeko. Hurrengo 10 urtetan Gipuzkoak sektorea bikoiztu dezake eta 10.000 lanpostuen zenbatekoa gainditu”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Nafarroako Tecnum Unibertsitateak ekonomia zirkularraren diagnosirako lanabes bat aurkeztu dute “Ekonomia zirkularra: lorpenak eta aukerak” jardunaldian. Erreminta honek posible egingo du tamaina eta sektore ezberdinetako enpresen egoera aztertzea eta ekonomia zirkularraren esparruan duten hazkunderako ahalmena balioztatzea. “EZI. Ekonomia Zirkularra Gipuzkoan” ikerketaren helburua da lurraldeko enpresen berezitasunak aztertzea Gipuzkoako enpresetan eta alor honetan duten aukeretan aurrera egitea. Lanabesa Europako Batzordeak sortutako ekonomia zirkularreko adierazleetan oinarritzen da, baina enpresaren testuingurura egokitzen da.
17 enpresak parte hartu dute diagnosian, horietatik 11 ‘GK Recycling’ Gipuzkoako birziklatze eta berrerabiltze klusterreko kideak dira. 17 enpresa horiek industriako sektore ezberdinetakoak dira batezbestean 850 milioi euro baino gehiago fakturatzen dute urtean, 50 milioi euro batezbestean. Galdetutako enpresen %17a ingeniaritza mekanikoa eta elektrikoaren sektorekoak dira; %36a berriz, eraikuntzarekin, oinarrizko metalen ekoizpenarekin edo birziklatzearekin, manufakturazioarekin zein berrerabiltzearekin identifikatzen da. Beraz, diagnostikatutako enpresen erdiak baino gehiago beste enpresa batek erabili dezakeen hondakina sortzeko ahalmena du.
Asensiok azaldu du hiru ardatz nagusi dituen ekonomia zirkularreko ereduan aurrera egin behar dela: ingurumenaren ardatza, Lurrarekiko errespetua duena eta jasangarria dena, berotegi efektuko gas gutxiago isurtzen duena eta gertutasuneko ekoizpen eta fabrikazio jasangarria sustatzen duena; gizarte ardatzarena, ekonomia zirkularraren sustapenean estrategikoki kokatzen diren herrialde, lurralde eta hiriak enpleguaren motorra izan daitezen; eta azkenik, ekonomikoarena, ekonomia zirkularrean oinarria duena eta gure enpresa zein industriarentzako hazkunde aukera dena. Honen inguruan foru arduradunak adierazi du “ekonomia zirkularrak klima aldaketaren alorren zeresan handia duela, “indarrak batu behar ditugu eta hondakinak zein klima aldaketa aberastasuna eta enplegua sortzeko aukeran bilakatu behar dugu Gipuzkoa jasangarriagoa lortuz”. Zentzu honetan, Asensiok nabarmendu du “gaur egun birziklatzearen sektoreak eta ekonomia zirkularrak 500 milioi euroko bolumena dutela eta 5.000 pertsonari enplegua ematen diela. Hurrengo hamar urtetan, Gipuzkoak sektorea bikoiztu dezake eta 10.000 lanpostuen zenbatekoa gainditu”.
Ikerketan parte hartu duten enpresen %60 baino gehiago 100 langile baino gutxiagoko pertsonala dute eta 10 langile baino gutxiago duten enpresak dira esanguratsuenak (%29a). Nahiz eta langile gutxi izan, ekonomia zirkularrean elkarlanean aritzeko aukerak handiagoak izan daitezke. Gainera, enpresek adierazi dute pertsonalaren %24 inguru ekonomia zirkularrarekin harremana duten aktibitateak egiten dituztela.
Ingurumen kudeaketari dagokionez, ondorioztatu da Gipuzkoako enpresak posizio onean daudela; halaber, ingurumen kudeaketa islatzen da enpresen elkarteetan egiten duten parte hartzearen bitartez. Honen inguruan, enpresen %88ak adierazi du beraien interesak ordezkatzen dituzten enpresa batean edo gehiagoren kide direla.
Laburbilduz, baieztatu daiteke parte hartu duten enpresak kontzientzia dutela enpresaren alorrean burutu behar duten ingurumen kudeaketan. Hala ere, orain arte ez dago enpresak ekonomia zirkularrerantz gidatzeko metodologia argirik. EZI ikerketak berriz, metodologia argia eta sendoa ezartzea lortu du eta honi esker, Gipuzkoako enpresek ekonomia zirkularrean egin dituzten aurrerapausoen erradiografia egitea lortu da. Honen inguruan Asensiok adierazi du baieztatu daitekeela “Gipuzkoako enpresak iniziatiba hartzen hasi direla eta ekonomia zirkularraren bitartez abantaila lehiakorrak aurkitzen ari direla”.
Ekonomia Zirkularra eredu ekonomiko berri bat da, garapen ekonomikoa era ingurumenerako jasangarrian bideratzea bilatzen duena. Eredu honek, ekonomiaren oinarrirako, proposatzen du baliabideak ziklo biologikoetan eta teknikoetan erabiltzea eta errekuperatzea erauzketa, eraldaketa, banaketa eta kontsumoaren faseetan, horrela material fluxuen erabilera eraginkorragoa eta hondakinen minimizazioa bilatzen da eta sinbiosia sustatzen da.
Ingurumeneko Departamentua aurrera egiten ari da ingurumena hobetzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko lanean, eta horretarako, Gk Recycling birziklatze klusterra eta GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterra sortzeko urratsak egin ditu. Bere aldetik, TECNUM ikerketa zentroak aspaldi honetan ari da lanean enpresak eredu linealetik eredu zirkularrera igarotzeko tsantsizioaldi hori ondo egin dezaten informatu eta sustatu beharra nabarmentzen, eta, ildo horretan, enpresa txikiak eta ertainak ekonomia zirkularrera atxiki daitezen.
“Ikerketak oinarri garrantzitsua ezartzen du sektorearen hazkundea eta enpleguaren sortzea sustatzeko etorkizuneko estrategiak egiteko; izan ere, Gipuzkoako enpresen artean ekonomia zirkularra sustatzeko edozein ekintzak abiaburutzat behar du ekonomia zirkularrari dagokionez enpresa horrek zer egoera duen ondo ezagutzea”, nabarmendu du Ingurumeneko diputatuak.
1469