Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak Basque Culinary Centerraren sorkuntza gastronomikoari buruzko ikerketa babesten du

Aldundiak Basque Culinary Centerraren sorkuntza gastronomikoari buruzko ikerketa babesten du

Azpiproduktuak berrerabiliz produktu gastronomikoak sortzea dugu xede

2017/11/21

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea

José Ignacio Asensio: “Basque Culinary Centerrarekin elkarlanean ari gara, azpiproduktuak berrerabiliz produktu gastronomikoak sortzea oinarria duen ikerketa berria babestuz. Urtean 10.000€-ko laguntza ematen diogu proiektu pilotu honi”.

Ingurumeneko Departamentuak Basque Culinary Centerrak antolatutako Gastronomia Jasangarriko VI. Jardunalian parte hartu  du, jasangarritasunaren zenbait ikuskera aztertzeko: produktua, jatetxea, industria, hondakina, nutrizioa eta osasuna.

Ingurumeneko Diputatuak, José Ignacio Asensiok, Basque Culinary Centerrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanean antolatu dituen Gastronomia Jasangarriko VI. Jardunaldian parte hartu du gaur. Hau Departamentuak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen baitan egin duen ekimena da.

Sukaldaritza jasangarriari buruzko jardunaldi honetan, aditu ugarik graduondoko ikasleak eta sektoreko eragileak hezi dituzte produktuen erosketan, kontsumitu gabeko elikagaietan edo zakarreriaren kudeaketan aplika daitezkeen praktikei buruz. Prozesuetan jasangarritasun irizpideak gehitu dira eta etorkizuneko sukaldariburuei sukaldaritza jasangarriaren onura ekonomikoak, ingurumenekoak eta gizartekoak zeintzuk diren erakutsi zaie.

Asensiok azaldu du elikagaien zarrastelkeriaren prebentzioa dela Ingurumeneko Departamentuaren ardatz estrategikoetako bat: “Hondakinen hierarkiaren betetzea da gure lehentasuna, eta prebentzioa da bete beharreko mailetako lehena. Horregatik, Basque Culinary Centerrarekin elkarlanean ari gara, azpiproduktuak berrerabiliz produktu gastronomikoak sortzea oinarria duen ikerketa berria babestuz. Urtean 10.000€-ko laguntza ematen diogu proiektu pilotu honi”, adierazi du Diputatuak.

Sukaldaritza da oihartzun handia duen tokiko eragile ekonomiko. Ingurumenarekiko eragin handia du, baliabideen kontsumo handia egiten du eta hondakin asko sortzen ditu. Ingurumeneko Diputatuak sukaldaritza jasangarrirantz aurrera egiteko beharra azpimarratu du: “Jatetxetan sortutako subproduktu nagusiak aztertzen dituzten ikerketak egitea beharrezkoa da eta plater berrietan elaborazio gastronomiko berriak barneratzeko garapena egin behar da. Jardun hauek sukaldaritza jasangarriko etorkizuneko ziurtagiriekin batera joan behar du, establezimenduen ingurumen eta giza alderdiei balioa emanez”, gaineratu du Asensiok.

Egungo elikagaien sistemak ez dira jasangarriak. Izan ere, erabiltzen diren baliabideen produkzio-tasa kontsumo-tasa baino txikiagoa da. Uraren %70aren eta berotegi-efektuko isuirien %30aren arduradunak dira. “Egoera honen aurrean, gure gastronomiaren kalitate handia mantendu behar dugu, baliabideen eraginkortasun handiena lortzen posible egiten duena, eta jasangarritasunaren benetako parametroak mantendu ahal izango dira”, baieztatu du Ingurumeneko Diputatuak
  

1488