Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Beasaingo Zumadi industria guneko sarreran zarataren aurkako pantailak jarriko ditu Foru Aldundiak

Beasaingo Zumadi industria guneko sarreran zarataren aurkako pantailak jarriko ditu Foru Aldundiak

Uda ondoren N-1 errepideko 4 kilometroko zatian zorua erabat berrituko da. Lanek, 1.300.000 mila euroko aurrekontua dute

2017/06/09

Bide Azpiegituretako foru diputatu Aintzane Oiarbide Beasainen izan da gaur, Zumadi industria guneko sarreran N-1 errepidetik datorren zarataren aurkako pantailak jartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektua aurkezten. “Aldundi honen nahia da zarata gehien sortzen duen trafiko astuna, Gipuzkoa zeharkatzen duena, AP-8/AP-1 ardatzera eramatea, eta horretan ari gara lanean”, azaldu du Oiarbide diputatuak. “Europar zuzentarauek hala aginduta, gaur egun trafikoaren eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailutik gora duten Gipuzkoako errepide guztien mapa akustikoa egiten ari gara. Azterketa hau zarata mapa osoa izango denez, lehentasunak jartzeko erabiliko da”, gehitu du.

Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak zarataren kontrako pantailena aspaldiko eskaera bat dela gogoratu du: “Beasain komunikazio lotune izan da historikoki, eta ibilgailu kopurua gorantz joan da; trafikoaren kalteak, batez ere zarata, nozitu dira urtez urte, eta iritsi da Aldundiak esku hartzeko unea, baita eskerrak ematekoa ere”, azpimarratu du Aldasorok.

 Zaratak bi sorgune ditu: alde batetik, trenbidetik datorrena, eta, bestetik, N-1 errepidetik datorrena; bakoitzak bere konponbide propioa eskatzen du. Foru Aldundiak aurten idatzi duen eraikitze proiektuaren bitartez, N-1 errepideak sortzen duen zarata maila gutxitzea nahi da.

Jarriko diren pantailak dira 4 metro garai eta 10,6 zentimetro lodi, “bi aldetatik xurgatzaile”. Errepideko zarata gutxitzeaz gain, lagunduko dute, baita ere, trenbidetik datorrenak ere oihartzunik egin ez dezan. Panel metaliko zulatuak dituzte kanpoaldean eta barnealdean, material xurgatzailea.

288 metroko zati honetan jarriko dira pantailak: Gruas Usabiagatik irtenda N-I errepiderako sarbidetik hasi eta Zumadi industrialdera eta trenbideetara sartzeko N-I errepideko hurrengo itzulbideraino. Ondorioz, N-I errepideko zirkulazioak eragiten duen zarata murriztuko da Beasaingo Trenbide kaleko etxebizitzen onerako.

Proiektua jendaurrean jarri zen hilabetez martxoaren 29an, interesatuek alegazioak eta iradokizunak egiteko aukera izan zezaten, baina ez da batere aurkeztu. 438.127,99 eurokoa izango da aurrekontua. Obrak egiteko epea, berriz, hiru hilabete.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepidean 4 kilometroko zatian zorua berrituko du. Lanak Beasain eta Olaberria artean, 416 eta 420 puntu kilometrikoen artean egingo dira Gasteiz-Irun norabidean. Lanak uda ondoren egingo dira eta 1.300.000 euroko aurrekotua dute.

 

  

1538