Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Berastegiko Udalak eta Aldundiak bertako pilotalekua berrituko dute

Berastegiko Udalak eta Aldundiak bertako pilotalekua berrituko dute

Berastegiko frontoia herriko kirol ekipamendui nagusi eta ia bakarra da. Herritar orori irekita dago.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Itxaso: “Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Amaia Azkue, Berastegiko alkateak eta Denis Itxaso Kultura eta Kiroleko Departamentuko diputatuak hitzarmena sinatu dute bertako pilotalekua zaharberritzeko. Proiektuaren kostea 220.808 euro dira eta Aldundiak 110.404 euro jarriko ditu.

Berastegiko frontoia herriko kirol ekipamendui nagusi eta ia bakarra da. Herritar orori irekita dago eta eskolako haur eta gaztetxoek ere erabiltzen dute, izan ere, eskolaren parean kokatzen da. Dagoeneko 30 urte igaro dira frontoia eraiki zenetik eta hainbat kalte aukezten ditu gaur egun denboraren poderioz. Horien artean kantxa eta komunetako sarbideetan irisgarritasun falta, teilatu eta itxituretan dauden filtrazioak, ikusleentzako eserleku falta, margo lanen beharra eta euri urak jasotzeko beharrezko egitura egokien faltak dira aipagarrienak. Proiektu honen bitartez egoera honi erantzun nahi zaio eta kirol instalazioa eraberritu nahi da.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

“Eskertzekoa da,erakundeek ematen diguten laguntza guretzat oinarrizkoak diren azpiegiturak berritu eta egoki mantendu ahal izateko. Gure herriak bizirik irauteko behar beharrezkoak ditugulako. Kirola, hezkuntza, kultura...edozein ekimenetarako guneak direla jakinda. Udal txikioi, esfortzu nabarmen bat eskatzen digute holako proeiktuek, eta ia gehienetan behar beharrezkoak ditugu kanpo laguntzak”, esan du Azkuek.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok. 

Bai Berastegiko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

  

1827