Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Betharram egoitzako 175 egoiliarrek eta langilek txertoaren bigarren dosia jaso dute gaur

Betharram egoitzako 175 egoiliarrek eta langilek txertoaren bigarren dosia jaso dute gaur

Bidasoako ESIko erizaintza-taldea 9:30ean hasi da txertoak jartzen Hondarribiko egoitzan.

Hondarribiko Caser Betharram egoitzako egoiliarrak eta langileak izan ziren COVID-19aren aurkako txertoa jasotzen lehenak duela 21 egun, abenduaren 27an. Gaur, 112 egoiliarrek eta 63 langilek jaso dute bigarren dosia, 175 lagunek guztira. Bidasoaldea ESIko erizain taldea da txertoak jartzeaz arduratzen dena, eta 9:30ean eman diote hasiera txertaketari. Bernardina Escudero, 87 urteko oiartzuarra, izan da bigarren dosia jaso duen lehena, duela 21 egun bezala. Gaur, 215 dosi ipiniko dira Betharram egoitzan: 175 bigarren dosi eta 40 lehenengo, 23 osasun mentaleko erabiltzaileei eta 17 langileei.

Aurreikusita zegoen bezala, Gipuzkoako adinekoentzako egoitza-zentro guztiek jaso dute jada Pfizerren txertoaren lehen dosia, egun agerraldia duten bi egoitzak izan ezik. Gainera, urtarrilaren 14an, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitzetako egoiliarrak eta langileak ere hasi ziren txertoa jasotzen. Aurreikuspenen arabera, Gipuzkoako adinekoen egoitza guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia otsailaren erdialderako jasoko dute.

  

2090