Bi aste COVID-19 dutenen heriotzarik gabe Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Bi aste COVID-19 dutenen heriotzarik gabe Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Azken bi egunetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren berri eman du. Sare horretan 65 zentro eta 5.425 plaza daude, eta adierazi du azken bi egunetan ez dela COVID-19 duten pertsonen heriotzarik izan Gipuzkoako egoitzetan, eta gaineratu du 14 egun direla jarraian heriotzarik eman ez dela. Bestalde, ez da positibo berririk ezta altarik ere atzeman.
Beraz, asteburuan ez da aldaketarik izan; horregatik, gaur arte, 373 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna, 167 zendu dira eta 22k diagnostiko positiboarekin jarraitzen, hurrenez hurren: %66,3, %29,7 eta %4.
Gaixo dauden 22 pertsona horiek bi egoitza-zentrotan bizi dira, eta horietako bat ospitalean dago. COVID-19 kasu positiboak izan zituzten 16 zentrotatik 14 geratu dira birusik gabe, eta hauek dira egoitzak: Tolosak Iurreamendi, Eibarko Egogan, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.
1603