Bidegik Aritzetako bezeroentzako arreta zentroa asteazkenean irekiko du
Bidegik Aritzetako bezeroentzako arreta zentroa asteazkenean irekiko du
Aurretiko hitzordua hartu beharko da internet bidez edota 943 105 106 telefono zenbakira deituta.
Datorren asteazkenetik aurrera, maiatzak 27, Bidegik Aritzetan duen bezeroentzako arreta zentroa zabalik egongo da Abiatu 2.0 gailu berrien eskaerei aurrez aurre erantzuteko eta gailua jasotzeko zentroa aukeratu zutenak bertatik pasa daitezen. Horretarako aldez aurretik hitzordua hartu beharko da internet bidez, www.bidegi.eus web orrian, edota 943 105 106 telefonora deituz. Hitzorduaren erreserba egiteko bi aukera hauek asteazkenean bertan aktibatuko dira eta ekainaren amaierara arte egongo dira indarrean. Bezeroen arretarako ordutegia 08:00etatik 20:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.
Pilaketarik gerta ez dadin, lehendabiziko egunetan indarrean dagoen gailuarekin arazoren bat dutenek hitzordua egiteko gomendatzen du Bidegik.
COVID-19agatik dauden segurtasun eta prebentzio-neurriak kontuan hartuta, bulegoetara joaten diren pertsonek etxetik eraman beharko dituzte maskara eta boligrafoa eta segurtasuna tarteak gorde.
Beste aldetik, posta bulegoan gailua jasotzea aukeratu zutenei Correos dagoeneko jakinarazpenak bidaltzen hasi da gailua jasotzera joan daitezen. Abiatu berria aktibatu ondoren, gailu zaharra AP-8 eta AP-1eko Gipuzkoako edozein ordainlekuetan edo Aritzetan entregatu daiteke. Azken honetan, gogoratu, aurretiko hitzordua beharko da.
Amaitzeko, Bidegi foru elkarteak gogoratu du momentuz esku diruz ezingo dela ordaindu bide-saria eta banku txartelak edo VIA-T gailuak erabili beharko direla.
4398