Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Bihar hasiko da 2021eko egutegiaren banaketa foru jauregiko arkupeetan

Bihar hasiko da 2021eko egutegiaren banaketa foru jauregiko arkupeetan

11.000 ale banatuko dira 10:00etatik 14:00etara Gipuzkoa Plazara hurbiltzen diren herritarren artean

2020/12/01

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2021eko egutegiaren 11.000 ale banatuko ditu, bihartik aurrera, Gipuzkoa plazara hurbiltzen diren herritarren artean. Datorren urteko 12 hilabeteetan, gure lurraldeko altxor naturalei eta biodibertsitateari balioa ematen dieten argazki adierazgarriak izango dira ikusgai. Aurtengo banaketa ez da ohikoa izango. Gaur egungo osasun-egoeraren aurrean, eta segurtasun-neurriak mantentzeko, aleak hainbat egunetan zehar banatuko dira foru jauregiko arkupetan. Asteazken, ostegun eta ostiraleko 10:00etatik 14:00etara (abenduak 3, 4 eta 5) Gipuzkoa Plazara hurbiltzen diren herritarrek bina ale jaso ahal izango dituzte. Egutegien banaketak datorren asteko asteazkenean, ostegunean eta ostiralean (abenduak 9, 10 eta 11) jarraituko du, ordutegi berean, aleak agortu arte.

Iker Aizkorberena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren argazki lehiaketaren laugarren edizioaren irabazlearena, da azaleko irudia. Argazki irabazlearekin batera, honako hauek osatu dute 2021eko egutegia: Carlos Mediavilla (urtarrila), Jose Angel Amuchastegui (otsaila), Vladimiro Garcia (martxoa), Ander Urrosolo (apirila), Simon Arrigain (maiatza), Arbil Iciar (ekaina), Javier Beristain (uztaila), Jon Andoni Villafranca (abuztua), Pedro San Roman (iraila), Iker Gutierrez (urria), Luis Francisco Llavori (azaroa) eta José Miguel Romero (abendua).

2021eko egutegia irudikatzen duten argazkiak Foru Aldundiko eta Argazki Elkarteko ordezkariek osatutako batzorde batek aukeratu ditu, eta saritutako argazkien alderdi teknikoak eta artistikoak baloratu dituzte.

  

2081