Bihar hasiko da eguneko zentroetako langileen txertaketa Gipuzkoan
Bihar hasiko da eguneko zentroetako langileen txertaketa Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundia Osasun Sailarekin elkarlanean ari da txertaketa-kanpainan, eta adinekoen 63 eguneko zentroetako profesionalek AstraZeneca txertoaren bi dosiak jasoko dituzte datozen asteetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak diseinatutako txertaketa-estrategiari eta haren lankidetza- eta laguntza-eskaerari erantzunez, bihar hasiko da txertaketa Gipuzkoako adinekoentzako 63 eguneko zentroetako 55 urtetik beherako langileen artean, AstraZenecaren lehen dosiekin. Kolektibo horrekin amaitu ondoren, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroetako eta etxebizitzetako profesionalak txertatzen hasiko da.
Txertaketa-prozesua bizkortzeko helburuarekin, dosiak Aldundiaren talde propioek ipiniko dituzte, DYAko ekipoen laguntzarekin. Dagoeneko Osakidetzako profesionalen eskutik jaso dute beharrezko prestakuntza eta txertaketa-kanpaina gainbegiratzeaz ere arduratuko dira.
Bihar bertan hasiko dira lehen dosiak jasotzen Hurkoa Zainduzen Nuestra Señora de las Mercedes zentroko (Donostia) profesionalak. Datorren astetik aurrera txertaketarekin jarraitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat txertaketa-gune jarriko ditu lurraldean.
1669