Birziklatzearen Klusterrak JOLAS bisitatu du
Birziklatzearen Klusterrak JOLAS bisitatu du
Helburua da sektoreko enpresek in situ ezagutzea Ekonomia Zirkularrean JOLASek duen esperientzia.
Gipuzkoako birziklatzearen eta berrerabiltzearen sektoreko sarea osatzen duten enpresen, elkarteen, fundazioen, unibertsitateen, teknologia-zentroen eta ingurumen-aholkularitzen 20 bat erakunde JOLAS enpresa zarauztarraren instalazioetan bildu da, haien proiektua zuzenean ezagutzeko.
José Ignacio Asensio: «Topaketa hauen helburua da enpresak sentsibilizatzea berreskuratze berdeak eta klima-aldaketaren aurkako borrokak dakartzaten erronkei buruz, eta horiek arrakastaz gainditzea lortu duten enpresen kasuak erakustea».
«GK Recycling-eko enpresen artean informazioa eta ezagutza modu aktiboan trukatzeak sinergiak sortzeko eta eredu errepikagarriak aurkitzeko aukera emango du, konponbide lehiakorrenak aurkitzen laguntzeko».
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua Gipuzkoako Berrerabilpenaren eta Birziklapenaren Sektoreko bosgarren 'Recycling Top' jardunaldiaren buru izan da. Jardunaldiak 'GK Recycling' birziklatzearen Klusterra osatzen duten enpresen ezagutzan sakondu nahi du, klusterreko kideen ekoizpen-plantetara bisita batzuk eginez, non jarduera-prozesuak eta arrakastako kasuak azaltzen baitira. Gipuzkoako Ekonomia Zirkularreko esperientzia arrakastatsuak in situ ezagutzeko parada da, burutu dituzten pertsonen eta enpresen eskutik.
JOLAS enpresaren instalazioetan egindako ‘Recycling Top’ bosgarren topaketa honetan, Gipuzkoako birziklatzearen eta berrerabilpenaren sektoreko sarea osatzen duten enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, teknologia-zentro eta ingurumen-aholkularitzen 20 erakundek hartu dute parte:
- Enpresak: EkoREC, Ekogras, Kafea.Eco, Garbera, Cometel Recycling, Ekotrade, Masermic, Seigrabost, Gureak, Balab Factory, Ekomodo, Urdinberri, Atzegilan 21 eta SUDS Atlantis.
- Fundazioak eta elkarteak: Emaús Gizarte Fundazioa, Dendartean eta HABIC.
- Ingurumen-aholkularitzak: Grupo GISMA, Bilibin Circular, Sinple eta Oregur.
Ekimen horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Gipuzkoak birziklapenaren arloan duen indarguneari balioa eman nahi dio, eta sektorearen garrantzia ikusarazi Ekonomia Zirkularraren barruko motor ekonomiko gisa eta enplegu berdearen sorreran. Era berean, enpresentzako laguntza instituzionaleko tresna bat izan nahi du, bai merkatu nazionalean bai nazioartekoan, eta aurkezpen-gutun izan eta berrikuntza-sare berde bat sortu nahi du.
Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da enpresak susperraldi berdeak eta klima-aldaketaren aurkako borrokak planteatzen dituzten erronken inguruan sentsibilizatzea, erronka horiek arrakastaz gainditzea lortu duten enpresen kasuak erakutsiz. Asensiok adierazi duenez, «GK Recyclingeko enpresen artean informazioa eta ezagutza modu aktiboan trukatzeak sinergiak sortzeko eta eredu errepikagarriak aurkitzeko aukera emango du, soluzio lehiakorrenak aurkitzen laguntzeko».
«Sektore hori hazteko aukera bat da Gipuzkoarentzat, eta, beraz, gure konpromisoa da enplegua sortzeko eta hazkunde ekonomikorako potentzial handia duen sektore estrategiko bat bultzatzea, babestea eta ikusaraztea. Gainera, sektore horren hazkundeak aukera emango digu Ekonomia Zirkularrari buruzko Europako Zuzentarauak behar bezala betetzeko», José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez.
Datu on horiek gorabehera, Asensiok azpimarratu du politikak eta araudiak behar direla sektore guztietan materialak berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzeko, eta beharrezkoa dela sektorerako teknologietan ikertzen jarraitzea eta proiektu berritzaileak bultzatzea. Asensiok Gipuzkoako industria-sarean dagoen ingurumen-kontzientziazioa eta enpresen artean dagoen lankidetza-espiritua ere nabarmendu ditu.
JOLAS
Zarauztar JOLAS enpresa proiektu berritzaile batean murgilduta dago 2017az geroztik, edukiontzi horietan utzitako plastikozko ontziak birziklatuz lortutako plastikozko profilak sormenez berrerabiltzeko (Upcycling). Haur-parkeen eta hiri-altzarien ekodiseinuan ere lan egiten dute. JOLAS elkarteak haurrentzako parkeak, gimnasia zirkuituak eta ekipo bioosasungarriak sortzeko lerro berri bat sortu du erabiltzaile guztientzat, material birziklatu hori prozesatuz, birziklagarri izateaz gain.
GK Recycling
2016an, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak GK Recycling birziklatze-klusterra sortu zuen. Gipuzkoan berrerabiltzeko eta birziklatzeko kluster bat sortu nahi zen, eragile publiko eta pribatuen ideiak eta iritziak trukatuz, gure lurraldearen benetako beharrak eta aukera berriak antzeman eta aztertzeko.
Gaur egun, 80 erakundek osatzen dute klusterra: 46 enpresak, 12 elkarte eta fundaziok, 7 unibertsitate eta teknologia-zentrok eta 15 ingurumen-aholkularitzak.
2285