Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako 64 liburudendek bat egin dute asteazken honetan hasten den Bonokultura kanpainarekin

Gipuzkoako 64 liburudendek bat egin dute asteazken honetan hasten den Bonokultura kanpainarekin

Hobaria 12 eurokoa izango da euskerazko produktuetan eta 8 gainontzekoetan.

2018/12/05

Guztira, 8.854 bonu egongo dira liburuak, diskoak eta DVDak erosteko. 3.542 euskarazko produktuak erosteko, eta 5.312 beste hizkuntzetakoak erosteko. Gipuzkoako 25 udalerritan erosi ahal izango dira.

Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko  hobaria izango du eta bestelako hizkuntzetako bonoak, berriz, 8 eurokoa.Urtarrilaren 15era arte erabili ahal izango da.

Aurten bost herri eta hamahiru liburu gehiagok egin dute bat kanpainarekin.

Itxaso: “Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak  eskuratzen, kultur sektoreko enpresak indartzea, merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestuz”

8.854 kultura bono jarri dira  salgai Gipuzkoako 64 liburudendetan. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko dira eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 eurotako dirutza jarriko du.

Aurten dendak 64 izango dira, iaz baino hamahiru gehiago, eta herriak ere ere iaz baino bost gehiago izango dira. Herriak hauexek dira: Andoain (1), Arrasate, (1), Asteasu (1), Beasain (1), Bergara (1), Donostia (25), Eibar (2),  Elgoibar (1) , Errenteria (4), Hernani (2), Irun (3), Lazkao (1), Legazpi (1), Mendaro (1), Mutriku (2), Oiartzun (1), Ordizia (1), Orio (1), Oñati (4), Soraluze (2), Tolosa (2), Usurbil (1), Villabona (1), Zarautz (2) eta Zumarraga (2).

Bonoa urtarrilaren 15a baino lehen erabili behar da erositako leku berean. Ezingo dira testuliburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak erosi.

Bonoak ezaugarri hauek izango dituzte:

Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko  hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan.

Euskara ez den bestelako hizkuntzetako kultur produktuen bonuak gehienez 8 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan

Bonuak lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatu dira. Urtarrilaren 15 arte erabili ahal izango dira, eta salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan.

Saltokiei eskertu egin nahi diet kanpainarekin bat egitea guztion mesederako izango baita. Kulturaz gozatzeko nolabaiteko “sukar” kutsakorra sortzen da egun hauetan, eta urte guztira zabaltzea nahiko genuke.  Lortu nahi dugu bonua ahalik eta pertsona gehienek baliatu ahal izatea, eta Gipuzkoa osoko hurbileko merkataritza bultzatzea. Halaber, euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi ditugu, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko. Izan ere, kulturaren salmenta sustatzeaz gain, euskal kulturaren ekoizpena eta sorkuntza ere bultzatu nahi ditugu”, esan du Itxasok.

“Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta eskuratzen eta kultur sektoreko enpresak indartzea” azaldu du Itxasok. 

Eguberriei begira, kulturarekin gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta liburu denda eta disko dendek osatzen duten merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestu, izan ere, kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen dute, bizi garen gizarte moderno eta kulturaniztun honi dagokion bezala.

 

 

  

1830