Kultura eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko lankidetza-hitzarmenaren
Kultura eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko lankidetza-hitzarmenaren
Garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean gazteen begirada egotea nahi da
Kultura Departamentuak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako gazteek Eusakdiko garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte har dezaten errazteko. Hitzarmena Denis Itxasok, Kultura eta Gazteriaren diputatuak eta Maialen Olabe, Kontseiluaren presidenteak izenpetu dute.
Mailen Olabe berria da karguan aurreko presidenteak uztailean amaitu bait zuen bere agindua. Bilerak beraz, elkar ezagutzeko balio izan du eta bi erakundeek dituzten ikuspegiak partekatzeko. Itxasok proiektu zehatzetan bi erakundeen arteko elkarkidetza estutzea proposatu dio.
“Gazteen partaidetza areagotu nahi dugu eta bere begirada burutzen ditugun ekimen guztietan kontutan izan nahi dugu. Gazteak etorkizuna baitira baina baita orina ere”, esan du Itxasok.
Lankidetza-hitzarmen horren bidez, EGK honako hauez arduratuko da:
Gazte-elkarteen eta elkarte batekoak ez diren gazteen ekarpenak eta gomendioak jaso, Aldundiak erantzun ahal izateko.
Gipuzkoako astialdiko elkarteei eta eskolei laguntza eman, Astialdi Foroa ekimenaren bitartez.
Hezkuntzaren alorrean gazteek dituzten kezkei buruzko eztabaida sustatu.
Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa babestu, bereziki gazteen kasuan.
Gazteen lan-prekarietateari buruz sentsibilizatu eta prebenitu.
Gaztematikan (Gipuzkoako Haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sisteman) lantzen ari diren Gazteentzako Balio Anitzeko Zerbitzuaren (GZ) definizioan parte hartu.
Lankidetza-esparru horretan, laster Donostian egingo diren enpleguari eta gazteriari buruzko jardunaldien garapena azpimarratu behar da. Bertan “Emakume gazteak eta lan-mundua” azterketaren emaitzak ezagutzera emateaz gain, eztabaidarako gune bat sortu nahi da, Gipuzkoako gazteek aztertu ahal izan ditzaten, batetik, enplegu-politika publikoak, eta bestetik, lan-munduan emakumeen eta gizonen artean dagoen bereizkeria.
Era berean, Berdintasuna…zertarako? egitasmoaren barruan Gipuzkoan “Emakumeen hiria” ekimena garatuko da, gure historian emakumearen ikuspegia berreskuratuko duen proiektu bat sortzeko xedez. Horretarako, emakumeek Gipuzkoako udalerrietan historikoki izan duten rola eta gaur egun hori nola islatzen den aztertuko dira.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteek Euskadiren garapenean parte hartzea errazten duen organo aholku-emailea da, legez, eta baita Erkidegoko administrazio publikoen aurrean gazteei buruzko gai guztientzako solaskidea ere. Hori dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak 27.000 euro emango dizkio, 2016an, aipatutako jarduerak garatzeko nahiz erakundearen beraren funtzionamendurako.
1991