Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak eskerrak eman dizkio Kantabriako Gobernuari Gipuzkoako hondakinekin arazoan azaldutako elkartasunagatik

Aldundiak eskerrak eman dizkio Kantabriako Gobernuari Gipuzkoako hondakinekin arazoan azaldutako elkartasunagatik

Merueloko hondakindegia erabiltzeko hitzarmena balioetsi du

2017/11/02

Denis Itxaso eta José Ignacio Asensiok Merueloko hondakindegia erabiltzeko hitzarmena balioetsi dute Kantabriako lehendakariordearekin

Jose Ignacio Asensio: “Gipuzkoako hondakinen arazoa dela eta, zorretan gaude Kantabriak erakutsi duen elkartasunagatik”

Kantabriako Gobernuko lehendakariorde Eva Díaz Tezanosek bilera bat izan du gaur diputatu nagusiorde Denis Itxasorekin eta Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiorekin; bileran, Gipuzkoako hiri hondakinak Merueloko hondakindegian botatzeko hitzarmenaren betetze maila balioetsi dute. Kantabriako Erkidegoarekin sinatutako hitzarmenari esker, 2016ko maiatza eta 2017ko abuztua bitartean 170.000 tona hondakin eraman dira, 2016ko abenduan Lapatxeko hondakindegia ixteak Gipuzkoan eragin zuen azpiegitura gabeziari aurre egiteko.

Bileran ontzat jo dute bere garaian ezarritako konpromiso guztiak bete izana, Gipuzkoan garai hartan bizi zen larrialdi egoera zela eta, hondakinak tratatzeko azpiegiturarik gabe gelditu baitzen. Foru Aldundiaren ordezkariek eskerrak eman dizkiote Kantabriako Gobernuko lehendakariordeari Gipuzkoak garai hartan bizi zuen egoerarekiko erakutsi zuzen sentsibilitateagatik, eta beste aukera eta irtenbide batzuk aztertzen ziren bitartean akordioa lortzeagatik. “Gipuzkoan zorretan gaude Kantabriak Gipuzkoako hondakinen arazoarekin izandako elkartasun jarreragatik” adierazi du Ingurumeneko foru diputatu José Ignacio Asensiok.

  

1616