Covid-19 birusak ekonomian sortutako eraginei elkarlanean egingo diete aurre Aldundiak eta eragile ekonomikoek
Covid-19 birusak ekonomian sortutako eraginei elkarlanean egingo diete aurre Aldundiak eta eragile ekonomikoek
Covid-19 birusak ekonomian sortutako eraginei elkarlanean egingo diete aurre Aldundiak eta eragile ekonomikoek
Gaur sortutako lan organoan, lehen neurriak partekatu, eta ekonomia ehunaren ekarpenak jaso ditu Markel Olanok.
Lanerako organo baten sorrera bultzatu du Aldundiak, foru erakundeko ordezkariak eta Gipuzkoako ekonomia eragileak barne hartuko dituena, bi helburu nagusirekin: batetik, lurraldeko egoera ekonomikoaren bilakaeraren jarraipen zehatza egin ahal izatea eta, bestetik, modu partekatuan neurri ekonomikoak eta fiskalak abiaraztea, Covid-19 birusa jarduera ekonomikoan eta enpleguan edukitzen ari den ondorioak lehenbailehen arintzea. “Elkarlana eta elkartasuna dira Gipuzkoan gizarte kohesionatua eta lehiakorra eraiki ahal izatea ahalbidetu duten balioak, eta horiek egingo dute posible, baita ere, krisialdi hau gainditzea. Aldundiak bere esku dagoen guztia egingo du gure ekonomia ehuna finkatzeko eta babesteko, hori delako gakoa krisialdi hau lehenbailehen gainditzeko eta etorkizuneko ondizatea bermatzeko”, azpimarratu du Markel Olano diputatu nagusiak.
Organo berri horrek gaur egin du bere lehen bilera foru jauregian. Diputatu Nagusia izan du buru, jarraipena edukiko du datozen asteetan zehar, eta foru erakundeko beste hiru ordezkari izango ditu: Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua, eta Jabier Larrañaga Ogasuneko eta Finantzetako diputatua. Eragile ekonomikoei dagokionez, berriz, parte hartuko dute Adegik, Gipuzkoako Bazkundeak, Mondragonek, Makina Erremintako Klusterrak, Ostalaritza Elkarteak eta Merkataritza Federazioak. Horrez gain, sektore bakoitzeko errealitate zehatza landuko duten mahai tekniko espeziokoak sortzea aurreikusten du Aldundiak, gaur martxan jarritako organoaz gain.
Gipuzkoan, “ahal den neurrian eta beti ere segurtasun eta osasun baldintzak bermatuz, jarduera ekonomikoa mantentzearen aldeko apustua” egin du Olanok. “Aldundiak etengabeko interlokuzioa edukitzen jarraituko du enpresekin, eta sektore desberdinetako eragile eta taldeekin, bere politikak modu egokian bideratzeko, eta aldatzen ari den egoera honi erantzungo dieten neurriak hartzeko, segurtasuna eta konfiantza eskainiz. Hori da ekimen honen helburua”. Era berean, Gipuzkoako gizarteari eta herritar guztiei eman dizkie eskerrak, “erakusten ari diren portaera eredugarriagatik”, eta dei egin du “gizartearen eta erakunde desberdinen arteko lankidetza, eta horien artekoa koordinazioa ere bai indartzera, egoera gogor hau ahal bezain laster gainditzeko”.
Bi ardatz eduki ditu gaurko bilerak. Batetik, ekonomia ehuneko ordezkarien kezkak, ekarpenak eta beharrak lehen eskutik entzun ditu Aldundiak, pandemia enpresen, merkatarien, autonomoen eta langileen eguneroko jardunean dagoeneko sortzen ari den inpaktuen inguruan. Bestetik, parte hartu duten eragileekin partekatu da egoera honi aurre egiteko foru erakundeak martxan jarriko duen lehen ekimen sorta, bereziki enpresa eta txiki eta ertainei zuzendutakoa. Helburu nagusietako bat izango da horiei gaur egun dagoen informazioa gerturatzea, erakunde publiko desberdinek eskaintzen dituzten dirulaguntza guztien onuradun izateko aukera eduki dezaten, eta modurik eraginkorrenean erabili ditzaten pandemiaren eraginak gutxitzeko.
Horretarako, Gipuzkoak jarduera ekonomikoa babesteko duen ekosistema jarriko da balioan –enpresa elkarteak, elkarte sektorialak, klusterrak…-, arreta pertsonalizatu batekin, enpresei informazioa eta laguntza eskaintzeko haien eskura dauden babes neurri desberdinen inguruan (informazioa, dirulaguntza irizpideen balorazioa, hauek eskuratzea, enplegu erregulaziorako aldi baterako espedienteen kudeaketa…). Ekosistemako eragileen aparteko ahalegin hori diru baliabideekin bultzatuko du Aldundiak, kapilaritatea eta gertutasuna eskainiko dituen sare integral bat finkatze aldera. Gainera, gomendioak emango dituen gida azkar bat sortuko da enpresa txiki eta ertainentzat, eta akordio bat landuko da tokiko garapen agentzien bitartez, horiei aholkularitza eskaintzeko krisi momentu honetan jarraitu beharreko jarraibideen inguruan.
Halaber, Olanok berretsi du 2019/2020 aldiko Aldundiaren dirulaguntza deialdien barruan bultzatutako jardueren gauzatzea erraztuko dela, lehiakortasunari eta enpleguari lotutakoetan batik bat, kontuan hartuta enpresa onuradunetako askoko eduki ditzaketen zailtasunak. Hori horrela, foru erakundeak malgutasunez jokatuko du exekuzio eta justifikazio epeetan, eta ordainketetan.
Lehen neurri sorta honetan, telelana bultzatzea izango da beste lan ildoetako bat, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusten lagundu dezakeen dinamika delakoan. Hala, Bono Teknologikoen programa birmoldatuko da 50 langile baino gutxiagoko plantilla duten enpresei babesa emateko, lan modalitate horretan aurrera egin dezaten. Dagoeneko egindako zein etorkizunera begira aurreikusitako askotariko gastuak lagunduko dira diruz, telelana zabaltzeko: aholkularitza, formakuntza, lizentziak… 450.000 euroko aurrekontua izango du egitasmoak, guztira. Modu osagarrian, enpresen lehiakortasunera bideratutako programa guztietan, unean uneko premietatik harago, epe luzeko planen errealizazioa babestuko du Aldundiak, telelana enpresaren antolaketaren kudeaketan osagarri edota alternatiba gisa ezartzera bideratutakoak, alegia (pertsonak, teknologia eta antolaketa integratuz).
Bestalde, Olanok ziurtatu du Aldundiak “hartutako konpromisoak bete” egingo dituela, osasun alarma dela eta bertan behera gelditu diren ekitaldi, jarduera edo azoketan egindako gastuei aurre eginez, bere finantzaketa aurreikusita zegoen kasuetan. Gainera, bere hitzarmen eta dirulaguntza lerroetan, foru erakundeak lehentasuna emango dio Covid-19 birusaren, edo antzeko pandemiak sor litzaketen gaixotasunen aurkako ikerketa zientifikoak babesteari.
Arlo fiskala
Gaur iragarritako lehen ekimen sortak, hurrengo Diputatuen Kontseiluan onartutako dena, neurri fiskalak aurreikusten ditu ere, ikuspegi operatibotik zerga betebeharrak betetzea erraztera, eta krisiak dirauen bitartean likidezia eskaintzera bideratutakoak. Lehen plano horretan, Foru Ogasunak epeak zabalduko ditu, eta malguagoa izango da horiek betearazterakoan. Bigarrengoan, eta kontuan hartuta finantza likidezia dela krisialdi momentuetan proiektuen iraunkortasuna ahalbidetzen duen arnasa, lehentasuna izan da definitzea zein den modurik azkarrena finantza zailtasunetan dauden enpresa eta autonomoei likidezia emateko.
Ildo horretan, zatikatze automatikoen muga bikoiztu egin da, 150.000 eutorik 300.000 eurora, ordainketak 24 hilabetera zatikatu ahal izateko, berme gehigarririk gabe, % 20ko aurrerakin batekin eta indarrean dagoen interes tasarekin. Neurri horrek ahalbidetzen du azkar jokatu ahal izatea (emakida automatikoa da) eta bi urteko epea eskaintzea likidezia faltan daudenen egoera arintzeko, 120 milioi euroko kopurua aurreikusten delarik. Azkenik, Zerga Koordinaziorako Organoaren azken bileran, adostu zen modu koordinatuan jardutea EAEren erakunde egitura sortzen duten guztien artean. Hartutako neurrien inpaktu ekonomikoa partekatuko da, administraziotik egindako jarduketak gizarte osora hel daitezen, eta denboran zehar iraun dezaten, hartara, erakundeak arlo sozio-sanitarioan egiten ari diren ahaleginean behar adina baliabide edukitzea bermatuz.
1571