Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan egoitzetan

COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan egoitzetan

Azken orduetan bi positibo atzeman dira Alai-Etxe egoitzan.

Azken orduetan, Donostiako Alai-Etxe zentroko erabiltzaile bat zendu da COVID-19arekin, eta joan den astean detektatutako kasuen ostean, Alai-Etxen egiten ari diren PCR probek bi kasu positibo atzeman dituzte.

Gipuzkoako egoitza-sarea 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (26), Bergarako Mizpirualde (23) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, 63 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.

11 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 40 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 45 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 26 pertsona hil dira.

  

1663