COVID-19an positibo emandako hiru lagun zendu dira azken orduetan egoitzetan
COVID-19an positibo emandako hiru lagun zendu dira azken orduetan egoitzetan
11 kasu positibo bat atzeman dira eta beste hiru pertsonak gainditu dute gaixotasuna.
Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 11 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Donostiako Hermano Garate-San Ignacio (7), Zorroaga (1), Eskoriatzako Jose Arana (2) eta Andoaingo San Juan Bautistan (1). Beste alde batetik, Errenteriako Jesusen Bihotza, Donostiako Zorroaga eta Irungo Caser Residencial Anaka zentroetako hiru egoiliar zendu dira azken orduetan; eta beste hiru lagunek gaixotasuna gainditu dute, Zumarragako Argixao, Donostiako Julian Rezola eta Zorroagako egoiliarrak.
Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Donostiako Alai-Etxe (8), Berra (1), Lamourous (10), Hermano Garate-San Ignacio (11), Txara II (12), Bermingham (8), Julian Rezola (16) eta Zorroaga (34), Zumarragako Argixao (4), Errenteriako Jesusen Bihotza (31), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (20), Andoaingo San Juan Bautista (14), Irungo Caser Residencial Anaka (5), Arrasateko Iturbide (1), Eskoriatzako Jose Arana (8) eta Eibarko Egogain (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 187 COVID-19 kasu positibo daude egun.
92 lagun Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 171 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 64 pertsona hil dira.
1639