DANTZAGUNEAk topaketa eta transmisio birtualeko programa bat eskaintzen du itxialdian
DANTZAGUNEAk topaketa eta transmisio birtualeko programa bat eskaintzen du itxialdian
Dantzaguneko egitaraua dantza komunitateari zuzendua dago, baina libre da prestakuntza-eskoletarako sarbide digitala, eta Jaitsi aplikazioaren bidez egingo da.
Harkaitz Millán: “krisi honetan, beharrezkoa da ahalegin guztiak egitea, nahi badugu kulturak, merezi duen tokia har dezan”
Gipuzkoako Dantzaguneak, dantzaren sorkuntza eta ikerketarako zerbitzuak, dantza-gela birtuala ireki du, konfinamendu aldian dantza-eskolak eskaintzeko, bideokonferentziaren bidez. Ekimen hori gauzatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua egiten ari den jardueren esparruan, horien helburua baita kultura-edukiak herritarrei hurbiltzea osasun larrialdiko egoera honetan, bere plataforma digitalak indartuta. Egitarauaren hartzaileak dira, hasiera batean, beren prestakuntza-ikasketak Dantzagunean egiten ari diren dantzariak, baina eskola digitaletarako sarbidea libre da interesdunentzat. Kulturako diputatu Harkaitz Millánek azpimarratu duenez, konfinamenduan kulturaren presentzia indartzeko ekimenen parte da egitaraua: “krisi honetan, beharrezkoa da ahalegin guztiak egitea, nahi badugu kulturak, merezi duen tokia har dezan”.
Lehenengo hiru hilabeteetarako 12.000 euroko aurrekontua du programak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarria larrialdi egoera honetan dantza sektorea babesteko lehen ekarpen gisa, eta irailetik aurrera baliabide gehiago jasoko ditu
Gela birtualerako sarbidea dantzagunea.gipuzkoakultura.net web orriaren bidez egingo da, Jitsi aplikazioaren bitartez (www.jitsi.org), zeina eskuragarri baitago Android eta IOS plataformetarako, pasahitz hau sartuz: “dantzagunea”. Plataforma digital horren bidez, eskuragai dago prestatutako egitaraua, aste osoa hartzen duena. Astelehenetik ostegunera, teknika koreografikoak mantentzeko eskolak ematen dira: egun bakoitzean, sortzaile batek bere koreografia-hizkuntzan oinarritutako programa bat eskaintzen du. Ostiraletako eskolak, berriz, sortzaileei irekitako leiho bat eskainiko du: koreografo gailenek beren sorkuntza-prozesuari buruz hitz egingo dute, eta ikasleekin partekatuko dute prozesu hori. Eskolak, egunero, 10:00etan hasten dira, ostiraletan izan ezik, 11:00etan hasiko baitira.
Baliabide berri horren bitartez, Dantzaguneak aukera emango die zentroarekin lotutako Gipuzkoako sortzaileei, ohar honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, proposamenak aurkez ditzaten, dantza-lantegiak emateko.
Sortzaileei irekitako leihoa
- Apirilaren 24a, ostirala, 11:00etan: Aritz Ibañez, Ihitz Iriart eta Oier Zuñiga, Iruinkokoa lanaren aurkezpena (Sortutakoak Tradizionala 8)
Teknika koreografikoak mantentzea
- Apirilaren 27a, astelehena, 10:00etan: Iker Arrue
- Apirilaren 28a, asteartea, 10:00etan: Eneko Gil
- Apirilaren 29a, asteazkena, 10:00etan: Sophie Sarrote
- Apirilaren 30a, osteguna, 10:00etan: Aritz Lopez
(Maiatzeren 1ean ez da sesiorik izango)
*Eskaerak jasotzen dituzten neurrian, egitaraua osatzen jarraituko dute.
Proposamenak bidaltzeko:
Bidali posta elektroniko bat: dantzagunea@gipuzkoa.eus
- Lantegiak emateko baldintzak:
- Gipuzkoako Dantzagunearekin azken hiru urteetan harremana izatea (egonaldi artistikoa, lantegiak eman izana, proiekturen batean parte hartu izana…)
- Gipuzkoan jaioa izatea, edo Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- Ordainketa: eskolak ordaindutakoak izango direnez, koreografoek fakturazioa egiteko modua izan behar dute.
1573