Kultur Dealers ekimena Gipuzkoako kaleetara aterako da, testuak eta mikrokontakizunak banatzen dituzten bere makinekin
Kultur Dealers ekimena Gipuzkoako kaleetara aterako da, testuak eta mikrokontakizunak banatzen dituzten bere makinekin
Kultur Dealers ekimena Gipuzkoako kaleetara aterako da, testuak eta mikrokontakizunak banatzen dituzten bere makinekin
Herritarrek idatzitako fikziozko ehun mikrokontakizun hautatu dira,
- Herritarrek idatzitako fikziozko ehun mikrokontakizun hautatu dira, eta Gipuzkoako kaleetan eta hainbat tokitan egongo diren makina banatzaileen bidez zabalduko dira, aste bukaera honetatik aurrera.
- Itxaso: "Pertsona guztien espiritu sortzailea sustatu eta indartu nahi dugu, eta kultura ezohiko lekuetan eskaini"
Kulturako diputatu Denis Itxasok azaldu du 380 mikrokontakizun aurkeztu direla Kultur Dealers ekimenera, zeina, Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta, ekainean aurkeztu baitzen, sorkuntza eta pentsamendu gune bat zabaltzeko, kalean presentzia eta ikusgaitasuna emanda.
Hala, 380 mikrokontakizun horietatik, ehun hautatu dira, haien kalitate literarioagatik.
Prentsaurrekoan Andoni Arantzegi, liburu saltzaileen elkartearen presidentea eta Slawka Grabowska izan dira. Grabowska, literatur tertulia bat zuzentzeaz gain, blogera da eta literatur inguruko ekimenen antolatzailea eta epaikidea izan da.
Makina banatzaileen sistema berritzaile baten bidez, urritik abendura, pertsona hautatuek idatzitako mikroipuinak eta egile ezagunen pentsamendu testuak banatuko dira.
Makinak, hilabete eta erdiko lehen fase honetan, herri hauetan egongo dira: Donostia (EHUko Carlos Santamaria Zentroa, ospitalea, autobus geltokia), Zumarraga (Ispilla kiroldegia) eta Irun (Bidasoa Ospitalea). Toki horietan guztietan, joan-etorrian jendetza handia ibiltzen denez, testuak ahalik eta jende gehienaren eskura egongo dira. Gainera, makina banatzaile ibiltari bat toki batetik bestera eramango da Gipuzkoan zehar. Makinaren ibilbidea Gipuzkoa Kulturako sare sozialen bitartez jakinaraziko da.
Orobat, aukera egongo da testuetarako sarbidea izateko, www.kulturdealers.com web orrialdearen bidez, non informazioa ere emango den makinen kokalekuei buruz, baita edukiak sare sozialen bitartez partekatzeko aukera ere.
Makina hauek bi aukera eskainiko dizkiote erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. Denak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez. Testu batzuk ausaz itzuli dira.
"Fikzioa" aukerarako, ekainean deialdi bat egin zen idaztea gustuko duten guztientzat, ekimen honetan parte har zezaten, beren sorkuntza bidalita, euskaraz edo gaztelaniaz www.kulturdealers.com web orrialdearen bitartez. Parte hartzeko baldintza bakarra zen, testuek, gaia libre izanda, gehienez ere, 2.000 karaktereko luzera izan zezatela.
Slawka Grabowskaren iritziz, parte hartzaile kopurua handia izan da, areago kontuan hartuta baimendutako karaktere muga eta testuak onartzeko aldiaren zatirik handiena ez oso garai aproposean izan dela, udan, alegia. “Horrek erakusten du, benetako beharra dagoela modu berriak abiatzeko bai irakurleengana iristeko bai idazle hasiberriek argitaratzeko”, esan du. Gravowskak espero du gustuko hautaketa izatea eta ekimen horrek espiritu sortzailea sustatzea.
“Pentsamendua" izeneko aukeraren barruan, makinek jada argitaratuak izan diren testuak bilduko dituzte. Aforismoak, pentsamenduko pieza laburrak, filosofia eta abar izango dira. Liburu-saltzaileen gremioak, liburu-denden lankidetzarekin, testu horien hautaketa egingo du. 17 liburu dendek parte hartu dute eta 70 testu aukeratu dituzte. Gaiak eta egileak anitzak dira. filosofiakoak, autolaguntza, nobelak, entsaiuak, historiakoak,…etabar, azaldun du Andoni Arantzegik.
“Kultura Departamentuan, arlo guztietako sortzaileengan ipini dugu arreta, eta lana erraztu nahi diegu, eta ikusgaitasuna eman. Asko dira gure lurraldeko sortzaileak, eta orain arte izan duten baino laguntza handiagoa behar dute. Ekimen honen bidez, espiritu sortzailea sustatu nahi izan dugu, profesionalena ez ezik, baita pertsona guztiena ere”, adierazi du Itxasok.
Ekimen hau sorkuntza literariorako gune bat izateaz gain, irakurketa kluben, idazketa lantegien, blogarien eta abarren lana ezagutu eta aitortu nahi du. Itxasok eskertu egin du lantegi horiek egiten duten lan handia sorkuntzaren eta irakurketaren alde, eta orobat eskertu dio liburu-saltzaileen gremioari proiektu honetan izan duten inplikazioa.
Kulturako diputatua pozik agertu da ekimenak halako erantzuna izateagatik eta hainbeste jende parte hartzera animatzeagatik.
1452