Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/06/11
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Iratxeta Consulting, S.L. enpresarekin sinatutako zerbitzu kontratu honen lagapena baimentzea: Untzi Museoa kudeatzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
- Onestea berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an eman zuen Erdi Mailako Teknikaria lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an eman zuen Balio Anitzeko Langile lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2018ko irailaren 25ean eman zuen Administrari lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an eman zuen Kapataz lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez automobilgintzako erregaien hornikuntza kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Konkurtso Legeko erantzukizun akzio indibiduala erabiltzea: 629/2014 Borondatezko Konkurtso Laburtuan.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Fundación Adinberri Fundazioak eman beharreko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: "Adinberri" programakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Deba-Zumaia itsasertz-zatiko biotopo babestuan dagoen lursail azalera baten erabileraren doako lagapena, Ikergune AIE interes ekonomikoko sozietateak egindakoa: ingurumena hobetzeko eta paisaia lehengoratzeko jarduketak egiteko.
- Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak Kursaal Elkargunea SA sozietatearen kapital-handitzean parte hartzeko.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: biribilgunea egiteko proiektua GI-631n Basarteko bidegurutzean (Azkoitia-Azpeitia) (1-I-39/2018).
NGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Leitzaran ibaian dagoen Ollokiko presa txikia eraisteko proiektuaren obrak, 2. fasea.
1880