Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/06/13
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Atzera egitea Auzitegi Gorenean aurkeztutako administrazioarekiko auzi errekurtsoetan Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen zenbait ebazpenen aurka.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean ELKARGI Elkarrekiko Berme Elkarteari finantzaketa lerro bat antolatzeko 35 urtetik beherako gazte ekintzaileentzat.
  • Aldatzea Ikerbasque Fundazioarekin sinatutako hitzarmena, "Ikerbasqueren eta IBM Researchen arteko lankidetza-plana Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia kuantikoen ekosistemaren garapena bultzatzeko" akordioan izango duen parte hartzea partzialki finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Ekainaren 13ko 11/2023 Foru Dekretua, Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia sortzen eta arautzen duena.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: Gizarte Politiketako Departamentuari Laguntza Teknikoa emateko, haur eta nerabeen arloan gizarte zerbitzuen sisteman koordinazioa hobetzera bideratutako "Hurbildu" programa kudeatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2023-2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen 2023-2025 urteko Plana.
  

1963