Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 15eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 15eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/11/15
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: emakumeen elkartegintza sustatzeko eta partaidetza soziala bultzatzeko emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen eta lan kontratupeko langileen lanpostu zerrenda.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Obra hauek esleitzeko prozedura hutsik deklaratzea: zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkamendua egiteko Exekuzio Proiektukoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programakoak.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Kostaldeko Geoparkea Kudeatzeko Elkarteari (Geogarapen) The First 100 IUGS Geological Heritage Sites kongresua antolatzeagatik.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituaren transferentziak egitea, konpromiso kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Atzera egitea Eibarko Egogain zentroko ikuzketa zerbitzuaren kontratazio espedientean eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
- Aldatzea hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmena eta kontratu-programak: adinekoentzako zentroetako itundutako plazak handitzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari Donostiako Gipuzkoa Basket SAD eta Iraurgi SB taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko.
2894