Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 4ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 4ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/05/04
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Handitzea, bi plaza gehiagorekin, Ogasuneko goi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
- Handitzea, plaza bat gehiagorekin, obra eta proiektuetako teknikari laguntzaileen lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez segurtasun eta suteen aurkako sistemak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Baimena ematea “Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA” (IZFE SA) foru sozietateari hainbat pertsona kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, garapen jasangarriaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertsioak egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2021eko deialdia onartzea: enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: "elkar-EKIN Lanean", enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Kreditu gerakina txertatzea 2021eko aurrekontuan (COVID-19 botikako produktuak eta material sanitarioa)
- IZFE SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Big Data” enkargua onartzea.
- IZFE SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Ziurtagirien plataforma” enkargua onartzea.
- IZFE SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Itzulketen plataforma” proiektuaren enkargua onartzea.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorrekoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta deialdia onartzea: Gipuzkoako lurralde eremuko museo zentroei zuzendutakoak.
1831