Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 1eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 1eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/06/01
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Bankoa, Banco Sabadell, Laboral Kutxa eta Caja Rural Navarrarekin lau maileguren formalizazioaren berri ematea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2021eko martxoaren 23an eman zuen laborategiko laguntzaile lanpostua amortizatzeari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez bulegoko materialen hornidura kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos SA" (IZFE SA) foru sozietateari baimena ematea: hainbat pertsona kontratatzeko mugagabeko kontratuen bidez.
  • Aurkeztea gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzearen inguruko betebeharren 2020. urteko betetze mailari buruzko txostena.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: kostaldeko udalentzako Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriaren Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola): Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gelaren 2021eko jarduera plana garatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Elgoibarren, GI-2634 errepideko (36,020 - 38,756 KP) zoruaren egitura birgaitzeko Proiektua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Gizarte Politiketako Departamentuaren bidez, eta Asociacion Guipuzcoana de Autismo entitatearen arteko sinatutako kontratu-programaren I., II., III. eta VII. eranskinen aldaketa onartzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Gizarte Politiketako Departamentuaren bidez, eta Fundacion Goyeneche San Sebastian entitatearen arteko sinatutako kontratu-programaren I., II. eta III. eranskinen aldaketa onartzea.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: ikerketa, garapen eta berrikuntza sozialeko laguntza-programei zuzendutakoak.
  

1721