Diputatuen kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/07/13
DIPUTATU NAGUSIA
- Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Partzuergoa eratzeko hitzarmena onartzea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusian Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa onartzen duen 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren azalpen zatia zuzentzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Herri jabaritik desatxikitzea Donostiako bigarren ingurabidearen Urumeako eta Errenteriako A-8 autobideko lotuneen arteko zatia egiteko proiektuko 054 zk. partzela.
- Herri jabaritik desatxikitzea Laskoaingo biribilgunetik (behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) doan N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko Proiektuko 006 eta 100 zk. partzelak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 9/2021 Foru Dekretua, uztailaren 13koa, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen Erregelamendua eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzekoa.
- IZFE, SAri egin beharreko enkargu hau onartzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko modernizazioa, digitalizazioa eta plataforma teknologikoen berriztatzea" proiektua.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 10/2021 Foru Dekretua, uztailaren 13koa, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaia sortu eta arautzekoa.
- Onartzea adineko mendeko pertsonei egoitza-zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmen eta kontratu-programetako gehienezko erreferentzia tarifak eta kontratu administratiboetako prezioak.
- Bideragarritasun azterketa hau onartzea: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuetako zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentro hori eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakidaren kontratazio espedienteari dagokiona.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuetako zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentro hori eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakida.
- Akatsak zuzentzea 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren bidez onartutako zerbitzuen kontratazio espediente honetako baldintza administratibo berezien agirian: laguntza teknikoko zerbitzua, desgaitasuna balioesteko txosten mediko eta psikologikoak egitekoa eta mendekotasuna balioesteko eskaera egiten duten pertsonei buruzko informazioa eskuratzekoa.
1831