Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/11/13
DIPUTATU NAGUSIA
- Jakin taldeari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" emateko espedientea hastea.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, berogailuentzako C gasolioaren hornidurako esparru akordioa burutzekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Esleitzea Goierri eskualdeko bidaiarien errepideko herriarteko garraio publikoko zerbitzuaren emakida zonalaren (LUR-Z-04) kontratua (Gakoa: 13-MO-87/2014).
- Herri jabaritik desatxikitzea Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroaren Proiektua egiteko partzelarioko 36. zenbakidun partzelaren zati bat.
- Onartzea Loiolako Ignazio etorbidean kokatzen diren hiru lokal erabiltzeko doako lagapena, Azpeitiko Udalak egindakoa: desgaitasun psikikoa duten pertsonentzako zerbitzuetarako erabiltzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gehigarria onartzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Irungo Udalari: Irungo Hegoaldeko ingurabidearen 1. zatiaren obrak gauzatzeko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: errefuseko edukiontzietan sentsore adimendunak jartzeko.
1863