Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/02/18
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: "Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean" programako dirulaguntza lerrokoak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa Programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile orokorrak aldatzea eta oinarri arautzaile espezifikoak eta 2020ko deialdia onartzea: Internazionalizazio Programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarako.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa egiteko.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak igotzea.
- Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiko II. Aurrerabide Plana eta Kudeaketa Aurreratuko Eredua.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onartzea Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorra.
- Pasaiako Portuko Agintaritzari doako lagapen hau eskatzea: Pasaiako Portuaren zerbitzugunearen Antolamendu Plan Bereziaren Berrikuspenaren dokumentuko 3. "Herrera Iparraldea" gunearen E.3.3 ekipamendu partzela.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- 2020ko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: N-634 errepidean (25,280-25,690 KP) eustorma eta babesteko pantaila dinamikoa jartzea (3-ME-78/2019).
- Onestea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Donostian, GI-20 errepideko 8,150 eta 8,300 KPen artean, pantaila akustikoak jartzea (2-PA-85/2019).
- Kontratazio espediente hau onartzea: Azkoitian, Aizpurutxo auzoko zeharbidean GI-631 errepidearen paraleloan oinezkoentzako lotura proiektuko obrak (1-MT-66/2018).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Residencia Berriz 1, SLU entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa: desgaitasun egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2020an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: mendeko adineko pertsonei egoitza, unitate psikogeriatriko eta eguneko zentroko zerbitzuak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2020an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
- Onartzea Fundación Tutelar Atzegi fundazioarekin sinatu beharreko kontratu-programa: judizialki ezgaitutako edo ezgaitzeko prozesuan dauden eta desgaitasun intelektuala duten pertsona helduen tutoretza zerbitzua eskaintzeko.
- Cáritas Diocesana de San Sebastián entitatearekin sinatutako kontratu-programa eraginik gabe uztea eta entitate horrekin sinatu beharreko kontratu-programa berria onartzea: gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Baimena ematea Kirolgi Fundazioari Gipuzkoako kirolariei zuzendutako dirulaguntzak emateko eta oinarri arautzaileak onartzea.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: kirol arlokoak.
1971