Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 2ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 2ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/04/02
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Soraluzeko Udalari: Baltegieta 2 izeneko kirol eta kultur erabilerako eraikina handitzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • "MUBIL Fundazioa" eratzea.
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko Plana programakoa.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan hildako animaliak jaso eta garraiatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Murriztea N-121-A errepidea zabaltzeko proiektuko partzela-planoko 2 zk.ko partzelan okupatu beharreko azalera, jabari publikotik desafektatzea eta besterengarri deklaratzea Bilbo-Behobia Autobidearen Proiektuko partzela-planoko 3.447 finkako zati bat.
  • Zarauzko Udalari doan lagatzea Zarauzko Igerain Egoitza (Monte Albertia) izeneko higiezinaren parte den lur-zerrenda bat: "ingurabide berde-urdin" deiturikoan sartzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren epe ertaineko 2020-2022 bitarteko aurrekontu plana bateratua.
  • Kreditu gehigarria onartzea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
  • Zerga zehapena barkatzeko eskaera ebaztea

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumarragan (Argixao) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakidari buruzkoa.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Uraren Euskal Agentziarekin, Añarbeko Uren Mankomunitatearekin, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearekin eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharreko esparru akordioa onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko.
  • Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Deba Ibaiaren arroan dagoen San Lorenzo-Sallobente erreka iragazkortzeko proiektua.
  

1805