Diputatuen kontseiluak 2021eko martxoaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko martxoaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/03/02
DIPUTATU NAGUSIA
- Adierazpen instituzionala: martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: "Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean" programako lerrokoak. (Aldez aurreko tramitazioa)
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emateko. (Aldez aurreko tramitazioa)
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuak xedatutako nekazaritza ingurumenaren eta klimaren laguntzak eta nekazaritza ekologikoaren laguntzak.
- Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuak xedatutako mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazio ordainak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Donostian lokal bat errentan hartzeko sustapen turistikoko bulego gisa erabiltzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Eudelek adostutako irizpideen arabera banatzea udalen artean genero indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren 2020ko funtsak.
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Ondorengo obren kontratazio espedientea onartzea: lerradura konpontzeko proiektua, GI-632 errepidean (15,200 kp) Bergarako noranzkoan -Deskargako gaina- (gakoa 1-V-12/2001-S1-PR).
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza Nagusiaren Haur eta Gazte Udako Programak -Udalekuak eta Gazte Oporraldiak- gauzatzeko enpresak hautatzeko esparru akordioa burutzekoa.
1768