Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/11/02
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: aurkeztutako alegazioak ebatzi eta Eskoriatzan AP-1eko Zarimutzeko tuneleko hego ahoan drainatzea hobetzeko eta jarduteko proiektua onetsi zuen 2021eko uztailaren 27ko erabakiaren aurka jarritakoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Caritas Diocesana de San Sebastian entitatearekin sinatutako kontratu-programa: II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskina.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari Gipuzkoa Basket eta Iraurgi SB taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko.
- Oinarri araultzaile hauek eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako etorkizuneko kirolariak izendatzekoak.
1807