Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/11/02
DIPUTATU NAGUSIA
- “Gipuzkoako Urrezko Plaka” Elkar Taldeari emateko espedientea hastea.
- 16/2022 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren titularra izendatzekoa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: telefono bidezko komunikazio zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: lehen sektorean digitalizazioa sustatzeko programakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Euskal Trenbide Sarearekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin hitzarmena onestea, Donostiako Loiolako Erriberako aldagunea finantzatu eta eraikitzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: Pasaia Itsas Festibalaren antolaketak eta ospakizunak eragindako gastuak finantzatzeko.
- Onestea San Jose Egoitzari dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Azkoitiko Udalak egindakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Ogasun eta Finantza Departamentuan kreditu gehigarri bat.
- Sari honen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea: "2022/2023 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak" izenekoa. Tramitazio aurreratua.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea honako zerbitzu kontratua: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 Kpen artean aurrea hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa.
- Proiektu hau onestea: Tolosan (GI-2130-A) Zumaingo tuneleko (barrualdea eta kanpoaldea) argiteria instalazioak berritzekoa.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Tolosan (GI-2130-A) Zumaingo tuneleko (barrualdea eta kanpoaldea) argiteria instalazioak berritzeko proiektukoak. Tramitazio aurreratua.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Casa Hospital San Juan de Dios Donostia entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa hau onestea: gizarte bazterketa egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko.
- Aldatzea Asociación de Intervención Socioeducativa Kalexka entitatearekin sinatutako kontratu-programa, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zerbitzuak eta programak eskaintzeko: I. (zentroak, programak eta kokalekua) II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
- Aldatzea Suspergintza Asociación de Intervención Social de Bilbao entitatearekin sinatutako kontratu-programa, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zerbitzuak eta programak eskaintzeko: I. (zentroak eta programak), II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
1964