Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2022ko abenduaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko abenduaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/12/20
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Mubil Fundazioarekin eta Massachusetts Institute of Technology erakundearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onestea City Science Lab Gipuzkoa eratzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzako plazak eskuratzeko hautaketa prozesuen oinarriak eta deialdiak onestea.
  • 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onestea.
  • Onestea Gipuzkoako toki-erakunde interesdunekin sinatu beharreko hitzarmen eredua: oposizio-lehiaketa bidez hornitzekoak diren Administrari plazei dagokienez Foru Aldundiari egiten dioten kudeaketa-gomendioa formalizatzeko.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
  • Zazpi erdi mailako teknikari informatiko praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, berogailurako C gasolioa hornidura kontratatzeko esparru akordioa gauzatzeari buruzkoa.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Prezioen salbuespenezko berrikuspena onestea kontratu honetan: Jaizkibelgo ekialdeko magaleko (Hondarribia) erreken uholdeak prebenitzeko proiektuko obrak gauzatzeko. 2. fasea. 6 eta 8 kolektoreak.
  • Aldatzea Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatutako lankidetza hitzarmena, hainbat azpiegitura hidraulikoko obrak egitekoa.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Añarbeko Uren Mankomunitateari: Añarbeko beheko ubidearen ordezko hoditeriaren proiektuko obrak finantzatzeko.
  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta proiektu hau onestea: Amezketako saneamenduaren (Amezketa-Ugarte tartea) eta Amezketatik Ugarterako oinezkoen bizikleta bidearen proiektu eguneratua.
  • Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarako. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei zuzendutakoak, garapen jasangarriaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertsioak egiteko. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiten dituzten udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: ekonomia zirkularrari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako. Aldez aurreko tramitazioa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Ficoba Fundazioari: UNIRE azoka (soldaduraren eta beste batasun-teknologien azoka) antolatzeko beharrezkoak diren gastuak finantzatzen laguntzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza zuzenean ematea "Albaola" elkarteari: bidaiariak Albaolara garraiatzeko eguzki-katamaran elektriko bat eraikitzeko aurreproiektua eta proiektua idazteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea Seed Gipuzkoa SCR SA arrisku kapitaleko sozietatearen kapital-gehikuntzaren akzioak harpidetzeko.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zerbitzu kontratu hau aldatzea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 kp-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako Irisasi (Usurbil) eta Igeldo (Donostia) egoitza baliabideetako egoitza harrera zerbitzua gauzatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Esku-hartze psikosozialeko (Bideratu programa) eta gizarte hezkuntzako esku-hartze zerbitzua (Trebatu programa) gauzatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Zuzentzea Diputatuen Kontseiluaren 2021eko azaroaren 16ko erabakia: dirulaguntza bat ematekoa zuzenean AFAGI elkarteari.
  • Aldatzea Ikigaia SL erakundearekin sinatutako kontratu-programa, desgaitasunaren eta mendekotasunaren balorazioak egiteko beharrezkoak diren irizpen mediku eta psikologikoak egiteko zerbitzua ematekoa: III. eranskina (erregimen ekonomikoa) eta V. eranskina (ezaugarri espezifikoak).
  • Hasiera ematea kontratu hau suntsiarazteko prozedurari: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrerako etxebizitzak eraberritzeko proiektuko obrak gauzatzekoa.
  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea: berehalako edo egonaldi laburreko harrera zentroko zerbitzuaren (Urrats 1), egonaldi ertaineko harrera zentroko zerbitzuaren (Urrats 2) eta indarkeria matxistaren emakume biktimentzako autonomia etxebizitzen zerbitzuak eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea: Eibarko Egogain zentroko esku-hartze psikosozialeko programa garatu eta gauzatzeko zerbitzuak; eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea: indarkeria matxista eta sexu-erasoko egoeretarako arreta soziojuridikoko, esku-hartze sozioedukatiboko eta psikosozialeko zerbitzuak; eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
  

1543