Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2023ko urtarrilaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko urtarrilaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/01/24
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Hogeita zazpi Ogasuneko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hemezortzi Ogasuneko erdi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hamaika zerga agente karrerako funtzionario izendatzea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: fundazioei eta merkataritza-sozietateei beren erakundearen, produktuaren, zerbitzuaren edo ekitaldiaren karbono aztarna kalkulatzeko eta murrizteko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioa ebatzi eta Proiektu hau onestea: Donostiako Añorga Auzoko Donostia-Lasarte-Oria Bidegorriaren 7,100 kp-ko mendi-hegal bat egonkortzekoa.
  • Proiektu hau onestea: Eibar-Elgoibar bizikleta eta oinezkoen bidea argiztatzekoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazio informatikoen aldizkako mantentze eta harpidetzak berritzeko".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zergabilketako Zuzendaritzaorde Nagusiko aplikazioen garapena".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazioen mantenua eta euskarri teknikoa".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga Kudeaketako Zuzendaritzaorde Nagusiko aplikazioen garapena".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusiaren aplikazioen garapena".

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: GI-2130 errepidean, Elduaingo zeharbidean, 8,100 eta 8,160 kp-en arteko autobus geralekuaren eta bihurgunearen inguruan bide segurtasuna hobetzekoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: 38,370 kp-an azpiko pasabidea birgaitu eta zabaltzeko, eta, 38,600 kp-tik 38,300 kp-raino, Bilbo-Behobia noranzkoan, errei gehigarri bat egiteko proiektua onesteko 2022ko irailaren 7an hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko, oinarrizko eta eskualdeko sareetako errepideen zorua birgaitzeko zerbitzuen administrazio kontratua interpretatzea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: garapenerako lankidetzarakoak.
  • Dirulaguntza hauen deialdiak onestea: kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko dirulaguntzen 2023koa eta indusketa eta ikerketa arkeologikoetarako 2023 eta 2024 ekitaldietarakoa.
  

1597