Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 30eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 30eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/06/30
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: "Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren Landa Inguruneko arloko sistema informatiko guztiak HAZI Fundaziotik IZFE SAra transferitzeko" delakoa.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: gaixotasun larrien aurkako ikerketarako dirulaguntzen programakoa.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzea programakoak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako itsasbazterreko hondartzak garbitzeko zerbitzuak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Bizitegi-kalifikazioa duten area eta sektoreetako gehieneko etxebizitza-kopurua malgutzeko Mendaroko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak, udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzearen edo berrikustearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
1806