Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 5eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 5eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/04/05
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura ematekoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022-2024 deialdia onestea: herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideei zuzendutakoak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: energia-komunitate berriak sortzea sustatzeko eta energia-komunitateek instalazio fotovoltaikoak martxan jartzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkalekua egiteko lanak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako abeltzaintza sektorean COVID-19ak sortutako krisiari aurre egitekoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Pasaiako Herrera Iparraldean behin-behineko aparkalekua urbanizatzeko.
- Onestea Zarauzko Aldapeta kaleko 1-3 zenbakiko eraikinaren beheko solairuan dagoen lokalaren doako erabilpen lagapena, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro gisa erabiltzeko.
- Behin betiko onestea Ormaiztegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. Aldaketa Puntuala, Beheko Soroa 15 Areari dagokiona.
- Behin betiko onestea Idiazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 1/2022 Foru Dekretu-Araua, apirilaren 5ekoa, egungo krisi energetikoa, prezioen gorakada eta Ukrainaren inbasioa izaten ari diren inpaktu ekonomikoa arintzeko premiazko zerga neurriak onestekoa.
- Konpromiso kredituak sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Kredituen gaikuntza onestea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Azpeitian GI-631 errepidean 12,580 eta 13,995 KPetako bi zubien egitura sendotzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: Azpeitian GI-631 errepidean 12,580 eta 13,995 KPetako bi zubien egitura sendotzeko proiektuko lanak.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Zarauzko Aldapeta kaleko 1-3 eraikineko beheko solairuan dagoen lokalean desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro balioaniztun bat gaitzeko obrak.
- "Atzegi" elkartearekin sinatutako kontratu-programa hau aldatzea: desgaitasuna duten pertsonei bizimodu independenterako laguntza zerbitzua emateko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
2240