Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Donostian, 2023ko irailaren 6an.

2023/09/06
Adierazpena

Erakunde adierazpen honen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gaitzespen irmoena adierazi nahi du Hondarribian joan den astelehen gauean izandako bi eraso matxisten aurrean, eta bere laguntza eta babesa adierazi nahi die erasoak jasan zituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Hondarribiako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin eta ohartarazi nahi du halako gertaeren oinarrian egiturazko arazo bat dagoela, gizon eta emakumeen berdintasun falta, alegia, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.

Emakumeen askatasuna, integritate fisikoa eta duintasuna eskubide urraezinak dira, eta eskubide horien aurka doazen jarrerak ez dute inolako lekurik gure gizartean. Hori dela eta, Foru Aldundiak berretsi egiten du gizarte eta erakunde guztion konpromiso aktiboari eusteko beharra, halako eraso sexista eta matxistei aurre egiteko garaian.

Nerea Isasik, Berdintasuneko foru zuzendariak, gaur Hondarribian egingo duten elkarretaratzean parte hartuko du.

  

1673