dFERIA 2020KO PROGRAMAZIOA MARTXOA 9-12 MARZO
dFERIA 2020KO PROGRAMAZIOA MARTXOA 9-12 MARZO
dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Gainera, Estatuko erreferente nagusietako bat da arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak sendotzen jarraitzen du Europako zein Latinoamerikako merkatuetan.
Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko 500 akreditatuei baino gehiagori zuzenduak.
Nobedadeen artean aipatzekoa da publiko berriei ireki nahi dela, horrexegatik, publiko gazteari zein familiei zuzendutako hainbat antzezlan programatu dira. Gainera, iaz bezala abonuak eta mauka interesgarriak izango dira aldez aurretik erosten dutenentzat.
32 konpainien, 32 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokietan zein kalean. Kopuruei dagokienez, ikuskizunen erdia baino gehiago (%56) estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: hiru mundu mailan, hiru Europan, bi estatuan, bederatzi Euskal Herrian eta work in progress bat. Horietatik, %47a dantza izango da, beste %47 antzerkia eta %6a diziplina anitzak.
Aurten, martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbatean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Aurtengo gaia PASIOA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2020 edizioko ildo editoriala.
Azkenik, aipatzekoa da dFERIAN, beste urte batez, Brasil, Costa Rica, Ekuador eta Mexikoko nazioarteko programatzaileak izango direla, gonbidatu gisa, Acción Cultural Española (AC/E) bere Programa para la Internacionalización de la Cultura Española (PICE)-ren bitartez egingo den lankidetzari esker.
1559