Ozono Geruza Babesteko Nazioarteko Eguna
Ozono Geruza Babesteko Nazioarteko Eguna
Asensio: «Planetari dagokionez, ez dago B aukerarik; izan ere, ez dago B Planetarik».
1994an, NBEk Ozono Geruza Babesteko Naziorteko Eguna izendatu zuen irailaren 16a.
Ozono geruzak Lurra babesten du eguzki izpietatik, eta Planetako bizitza babesten du. Hala ere, hainbat ekoizpen prozesuetan erabiltzen diren substantzia kimikoek geruza higatu dute, eta giza osasuna arriskuan jarri dute.
Azken urtetako ahaleginen ondorioz, Antartikan ozono geruzako zuloa lau milioi kilometro karratu murriztu da 2000. urtetik. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatua den José Ignacio Asensiok gogorarazi duen moduan, guztien ahalegina ez da berdina.
«Munduko herrialde guztiak benetan, eta une honetatik aurrera, konprometituko balira ingurumenarekin loturiko betebeharrak betetzera, ozono geruza ez litzake leheneratuko 2050. urtera arte, onenean ere. Baina, zoritxarrez, badakigunez hori ez dela gertatuko, Gipuzkoari eta ingurumenarekiko sentsibilitate handia duten beste lurralde batzuei dagokigu, besteei exijitzeaz gain, bikoiztea edo hirukoiztea gure ahaleginak, helburua lortu dadin», adierazi zuen atzo foru diputatuak Nazioarteko Eguneko urteurrenean.
«Ez dugu ahaztu behar —zioen Asensiok— Lurra gure etxea dela, eta gure komunitate globalean solidarioak ez diren bizilagunak egon arren, guk ezinbesteko konpromisoa dugu Planetarekin eta etorkizuneko belaunaldiekin».
Azkenik, Asensiok azpimarratu du datorren astean, New Yorken, Ekintza Klimatikoari buruzko Gailurrak ahaleginak egingo dituela masiboki handitzeko larrialdi klimatikoari aurre egiteko nahia mundu mailan.
Urte berri honek —2019—, inoiz ez bezalako bero boladekin, ekaitz basatiekin eta ezohiko gorabehera klimatikoekin, erakusten du aukera bakarra neurriak berehala hartzea dela, beranduegi izan aurretik. «Planetari dagokionez, ez dago B aukerarik; izan ere, ez dago B Planetarik», esan zuen José Ignacio Asensiok.
1783