Prestakuntza digitaleko ikasgela bat instalatuko da Haurren Gabonetako Parkean, Ficoban,
Prestakuntza digitaleko ikasgela bat instalatuko da Haurren Gabonetako Parkean, Ficoban,
5 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzat
4.000 bat haur eta nerabek parte hartu dute, 2017an, askotariko programetan
Teknologia berriak, bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko gure modua aldatzen ari dira, eta egoera horren aurrean, haur, nerabe eta gazteek ez dute beti kanpoko esperientzia eta erreferentzia positiborik, aurkezten zaizkien egoerak eta erronkak kudeatzeko. Horregatik, Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Kultura Digital@ izeneko ekimena abiarazi du, Orona Fundazioarekin eta Kode Eskolarekin batera, helburu hauek lortzeko: sareen eta teknologia berrien erabilera kritiko eta kontziente bat sustatzea, teknologia berrietarako sarbidean dagoen gizarte, genero edo lurralde arraila gainditzea, eta geure burua cyberbullyngari aurre egiteko tresnez hornitzea.
Hala, 2017. urtean zehar, askotariko jarduerak egin izan dira lurralde osoan, kultura digital berri bat zabaltzearen alde. Hona hemen aurrera eramandako jardueretako batzuk:
Programazio kodeari buruzko tailerrak, Orona Ideon (Hernani).
Cyberbullyingari buruzko hitzaldiak eta irakasleentzako materiala euskarara itzultzea.
Instant1ean lehiaketa, identitate digitalari buruzkoa.
Autobus ibiltaria, Gipuzkoako 20 herri eta hiri ingurutan barrena ibili zena.
Udaleku digital@ak, Hondarribiko Aterpetxean.
Jarduera horietan, lurraldeko 4.000 bat haur eta nerabek parte hartu dute. Ikasgela digitala Irunen instalatuta, artean iritsi gabea baitzen hiri horretara, oso urte emankor bat ixten da Kultura Digital@ programaren garapenari dagokionez, zeinak bere jarraipena izango baitu 2018an zehar. Irunen, ikasleentzako tailerrak egongo dira, eta Haurren Gabonetako Parkera doazenek libre izango dute instalazioa erabiltzea. Datuek erakusten dute ezen “inpaktu bat izan dugu geure buruari jarri genion erronkan, hau da, teknologiaren prestakuntzara eta erabilerara sarbidea izaterakoan dagoen gizarte, genero nahiz lurralde arraila gainditzean”, esan du Gazteriako zuzendari Goizane Álvarezek.
FICOBAKO ESKAINTZA
Inguru hartako ikastetxeekin hitzartutako programazio tailerrak, abenduaren 19tik 21era bitartean. Guztientzat irekitako programazio tailerrak, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean, erabilera librekoak. Jendearentzako arretarako bost ordu (15:00etatik 20:00etara). 6-13 urte bitarteko haurrentzat.
Programazio tailerrak, 40 minutukoak, bi motatakoak dira (euskaraz):
Istorio elkarreragileak (6-10 urte)
Bideo-jokoak (11-13 urte)
Metodologia dinamiko baten bitartez: pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!
a
1800