Diputatuen kontseiluak 2017ko azaroaren 28ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2017ko azaroaren 28ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2017/11/28
DIPUTATU NAGUSIA
- Frankismoaren errepresioa pairatu zuten biktima gipuzkoar guztiei "Gipuzkoako Urrezko Plaka" ematea.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Suhiltzaile Zerbitzurako auto-eskailera baten hornidura. (Aldez aurreko tramitazioa)
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onartzea: "Lurralde garapenerako programa, 4.0. Industria eredutik abiatuta".
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onartzea: "Gipuzkoako eskualdeko ekintzailetzarako ekosistema indartzeko programa".
- Diru laguntza ematea zuzenean Ficoba Fundazioari: "Go mobility. Basque sustanaible mobility industry exhibition" proiektua garatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Cidetec Fundazioari: "Energiaren biltegiratze/elektro-mugikortasun inguruan ekitaldi berezi baten kontzeptualizazioa" proiektua garatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Cidetec Fundazioari: "Berariazko equipamendu teknologikoa txertatzea energiaren biltegiratzeko azpiegituretarako" proiektua garatzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Herri jabaritik desatxikitzea 003R eta 003O zk. partzelen lur-zati batzuk: Arraguan GI-2132 eta GI-2134 errepideen arteko bidegurutzea hobetzeko proiektua gauzatze aldera desjabetutakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
1708