Diputatuen kontseiluak 2019ko abenduaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko abenduaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/12/17
DIPUTATU NAGUSIA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako tokiko administrazioetan emakume eta gizonen berdintasunerako politikak sustatu eta indartzeko zerbitzuak. Aldez aurreko tramitazioa.
- Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dirulaguntzen 2020-2023 Plan Estrategikoa egiteko jarraibide orokorrak.
- Zerbitzu hauek esleitzeko prozedura irekia hutsik deklaratzea eta kontratazio espediente berri bat onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako III. Plana prestatu, bultzatu, koordinatu eta horren jarraipena egiteko laguntza teknikoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Donostia International Physics Center Fundazioari: Passion for Knowledge 2019 edizioaren Idazkaritza Teknikoaren kontratazioak eragin dituen gastuen zati bat ordaintzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Larraspi SC entitateari: mindak banatzeko makineria erosteko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko ekitaldi eta oroitzapenak egiteko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzeko.
- Dirulaguntza honen urtekoak doitzea eta dagokion gehigarria onartzea: Anoeta Kiroldegia - Ciudad Deportiva de Anoeta, S.A. sozietateari emandakoa Anoetako estadioa eta alboko miniestadioa birmoldatzeko.
- Dirulaguntza honen urtekoak doitzea eta dagokion gehigarria onartzea: Sociedad Deportiva Eibar S.A.D. elkarteari emandakoa "Ipuruako harmaila eraberritzeko obrak" gauzatzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Balorazioko Batzorde Teknikoaren lanak etetea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Salerosketa bidez erostea Eskuzaitzeta eremuko lurzati hau: Hiri-lurrekoa E1-A.
- Onartzea "ZU.08 Eskuzaitzeta" exekuzio unitateko 23. lurzatiaren erabilera pribatiboaren emakida: Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioaren egoitzaren eraikina haren gainean eraikitzeko.
- Onestea proiektu honetako obren amaierako ziurtapena: Bizikleta eta oinezkoentzako Jaitzubia-Amute zatia (01 0122F) egiteko proiektua (1-BI-21/2015).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko akordioa, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuak erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eskualdatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina zehazteari buruzkoa.
- 2019ko Aurrekontua egitura berrira eta departamentu bakoitzerako ezarritako funtzio eta arloetara doitzea.
- Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga, Ondarearen gaineko zerga, Ondare-eskualdaketen gaineko zerga eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zerga aldatzeari buruzkoa.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren artean.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko, oinarrizko eta eskualde sareetako errepideen zorua birgaitzeko (4-RF-113/2018). Aldez aurreko tramitazioa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzen dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
- Eibarko San Andres Fundazio Publikoaren alde gastua baimendu eta xedatzea: San Andres egoitza kudeaketaren 2019ko bigarren seihilekoan sortutako defizita finantzatzeko.
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako (Azpeitia, Igeldo, Legorreta, Urretxu eta Arrasate) egoitzetan harrera zerbitzua emateko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: eskuhartze psikosoziala eta eskuhartze gizahezitzailearen zerbitzua (Bideratu eta Trebatu Programak). Aldez aurreko tramitazioa.
2108