Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 5eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 5eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/03/05
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia egitea: Gipuzkoan kulturaren edozein arlotan jarduerak eta proiektuak burutzeko, egitasmo finkoak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei zuzendutakoa (OREKA).
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Kultur jarduerak burutzeko Gipuzkoako udal, udal elkarte edo udal entitateei zuzendutakoa (TOKIKO).

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, Datu pertsonalen babesaren eta informazioaren segurtasunaren inguruko egokitzapen zerbitzuari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren langileen ordainsariak gehitzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa - Basque Research and Technology Alliance sortzeko lankidetza hitzarmenari atxikitzea baimentzea.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimendu eta xedatzea adostutako konpentsazio gisa Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SAren alde: Tolosa, Villabona, Errekalde, Ibaeta eta Donostiako erdialdearen arteko bidaiaren zuzeneko garraio zerbitzuak eta zerbitzu batzuk ospitale gunera arte ezartzeagatik 2019ko lehenengo seihilekoan sortuko diren betebehar ekonomikoei aurre egiteko.
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea jarraian azaltzen den partzelaren lurzatia: 001 zk partzelaren lur-zatia Laskoaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) doan N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuko (2-EM-31/2004 Gakoa).
  • Bigarren enkante publikoa onartzea: Villabonako Amasa auzoko Etxezarreta baserria eta bertako lurrak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2019. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: Gizarte Politikako Departamentuari laguntza teknikoa emateko, haur eta nerabeen arloan gizarte zerbitzuen sisteman koordinazioa hobetzera bideratutako "Hurbildu" programa kudeatzeko.
  • Fundación Goyeneche San Sebastián entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa onartzea: ahalmen urritasuna duten pertsonei hainbat eguneko programa eta jarduera eskaintzeko eta Pausoak programa egiteko.
  

1811