Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/12/15
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea 2020ko enplegu publikoko eskaintza.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko lau mediku praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko hogeita zazpi gizarte langile praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez,  higiene eta garbiketa produktuen hornidurari buruzko esparru akordioa burutzekoa (X20012 espedientea).

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Ezkioko saneamendu proiektua.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean NEKATUR Nekazalturismoa - Landaturismoa Elkarteari: negozio-lerro berriak sortzeko bideragarritasun-ikerketa bat egiteko, COVID-19ak Gipuzkoako nekazaritza-turismo eta landetxeen sektorean eragindako krisiaren ondorioz.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, unitate higiezin sakabanatuetara Banda Zabal Ultralasterra hedatzeko (aldez aurreko tramitazioa).
  • Aldatzea programa honetako oinarri arautzaileak eta deialdia: COVID-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimendu eta xedatzea Autobuses Garayar SA enpresaren alde: "Andoain-Donostia, adarrak barne" eta "Pikoaga-Hernani-Donostia" emakidetako bidaiarien garraio erregularreko zerbitzuak ustiatzeagatik 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion gastuari aurre egiteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea (2020-MPRE-000314-00) Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Sententzia beteaz ordaintzea zenbait ondare erantzukizuneko espedientetan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea proiektu honetako 1. proiektu aldatua: Astigarragan, garraioaren zentro integralaren proiektua (gakoa: 1-P-101/2018-M1).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean San Juan de Dios Ospitalari: gizarte-bazterkeriari aurre egiteko zentro bat egokitzeko lanen eta/edo aurretiazko lan teknikoen zati bat finantzatzeko.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: haur eta nerabeen babesgabetasun egoerak baloratzeko proposamenak egiteko eta desanparo arrisku larriko kasuetan koordinatzeko laguntza teknikoa emateko (aldez aurreko tramitazioa).
  

1677