Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 16ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 16ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/11/16
DIPUTATU NAGUSIA
- Donostiako Gurutze Gorriaren Zentro Soziosanitarioari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" emateko espedientea hastea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea kontratazio espediente hau: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundian, Batzar Nagusietan, Kabian eta Uliazpin edariak eta elikagaiak saltzera zuzendutako makinak instalatzeko eta ustiatzeko zerbitzuen emakida kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Onestea "Eraldaketa Digitaleko Plana 2021-2025".
- Gizarte langile bat karrerako funtzionario izendatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion obra kontratazio espedientea onestea: "Eskuzaitzetan MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroa gauzatzeko proiektua" (aldez aurreko tramitazioa).
- Zerbitzu honen kontratazio espedientea onestea: Eskuzaitzetan MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroa gauzatzeko proiektuari dagozkion obren zuzendaritza (aldez aurreko tramitazioa).
- Dirulaguntza ematea zuzenean Gureak Lanean SA.ri lokal baten egokitzeko lanak finantzatzeko Club House proiektu pilotua gauzatzeko.
- Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko dirulaguntza programaren 2021eko deialdian.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko erabaki honetan: Laskoaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) doan N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuetan desjabetutako lurzatiak herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzen zuena.
- Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2021ko martxoaren 23ko erabaki honetan: Errenterian N-I Errepidearen Saihesbidea egiteko Proiektuaren partzelarioko 061 zk. lursaila herri jabaritik desatxikitzea onartu zuena.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 7/2021 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 16koa, Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziara egokitzekoa.
- Ordainketa kredituen transferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: biribilgunea egitea Ugartemendiko N-I-419-1 bide adarrean (tramitazio aurreratua).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean AFAGIri "Arrasateko eskualdean Alzheimer duten pertsonentzako Psikoestimulazio taillera" ekintza finantzatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Urnietako Udalari Sarobe Arte Eszenikoen Zentroaren instalazioak hobetzeko gastua finantzatzeko.
1941