Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/06/15
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Gipuzkoako tokiko garapen agentziekin sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmena onartzea: maila anitzeko lankidetzazko gobernantza garatzeko oinarriak ezartzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Hogeita sei gizarte langile karrerako funtzionario izendatzea.
  • Lau mediku karrerako funtzionario izendatzea.
  • Ogasuneko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Baimena ematea "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA" (IZFE SA) foru sozietateari hainbat pertsona kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onartzea: Bidasoako suhiltzaile etxearen birgaitze energetikorako obrak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoan gastronomiaren sektorea bultzatzeko Sukalberri programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programakoak.
  • Sari hauen oinarri arautzaileak onartzea eta Mubil Fundazioari baimentzea sari hauek emateko: "Mubil 2021: Mugikortasun sariak".
  • Lapuriturri-Mandobide mendia, Irungo Udalaren jabetzakoa, herri onurako menditzat jotzea, eta Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoan inskribatzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren pandemiarekin lotutako zerga neurri gehigarriei buruzkoa.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Gobernantza Departamentuaren artean.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Onartzea 2022. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomiko eta teknikoak eta egutegia.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • A-15 eta N-1 gaitasun handiko errepideen zati jakin batzuk erabiltzeagatik merkantzia garraioan ari diren ibilgailu astunei kanona kobratzeari buruzko erabakia.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Euskarri Erakundearteko Adierazpena.
  

1776