Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/02/23
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako lanabesak eramateko eta salbamendurako bi ibilgailuren hornidura (X21003).
- Kontratazio espediente hau onartzea: Miramongo guneko mantentze lanen (eraikina eta instalazioak) eta logistikaren zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa (X20015).
- Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien Klasea sortzea Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan (B taldea).
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostu zerrenda aldatzea.
- Dagozkion akzio judizialak erabiltzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskubideak defendatzeko, 175587-110 premiamenduzko administrazio espedientearen ondorioz.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko jasangarritasuna eta ingurumeneko hobekuntza sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, mankomunitateei eta eskualdeko erakundeei zuzendutakoak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: Internazionalizazio Programakoak (aldez aurreko tramitazioa).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 4/2021 Foru Dekretua, otsailaren 23koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzekoa.
- Ondare erantzukizuneko zenbait espediente ebaztea.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuari baimena ematea: SAPA OPERACIONES, S.L., AKABA USURTEK, A.I.E., USURTEK, S.L. eta AKABA, S.A. enpresen alde onartutako zorren zatikapenaren ordainketa plana aldatzeko.
- Berri ematea honako kontratu hau elkarrekin adostuta suntsiarazteari eman zaion adostasunaren inguruan: IZFE eta INDRAren artean sinatutakoa, KONTUA zerga-bilketarako plataforma berria sortu, garatu eta ezartzeko zerbitzu informatikoen prestaziorako proiektua.
1892