Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2022ko uztailaren 19ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko uztailaren 19ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/07/19
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Esparru-hitzarmen hau onestea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Emergencias/Emergentziak erakundearekin sinatu beharrekoa; zenbait irizpide ezartzeko suhiltzaile etxeak osasun zerbitzuko emergentziak zerbitzuaren oinarri gisa erabiltzeko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa-Naturklimaren egoitza izango den eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Ur Kirolak SDAD Náutica Deportiva erakundeari Europako Itsas Arraun Txapelketa antolatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean CEIT Zentro Teknologikoa Elkarteari, MUBIL elektromugikortasunaren erreferentzia-poloan MAGMA, "Lur arraroak berreskuratzeko eta ibilgailu elektrikoentzako fabrikazio gehigarrien bidez osagai magnetikoak fabrikatzeko gaikuntza" proiektua abian jartzeko behar dituzten inbertsioak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean CIDETEC Fundazioari MUBIL Poloa sendotzeko bere egoitza Eskuzaitzetara aldatzeak eragindako inbertsioak finantzatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Doan besterentzea Jatorkin Al-Nahda elkarteari 8828-HBC matrikuladun Ford Tourneo Partner ibilgailua.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituaren transferentziak egitea eta ordainketa kredituen transferentziak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak eta konpromiso kredituen transferentziak  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Kredituen gaikuntza eta konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituak sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Baimen eskaera, proiektu hau aldatzeko eta obra horiek behin-behinean gauzatzen jarraitzeko: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 KP-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzea.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bertan behera uztea Zabalduz Koop. Elk. entitatearekin indarrean dagoen kontratu-programa eta onestea sinatu beharreko kontratu-programa berria: bazterkeria egoerak prebenitzeko eta egoera horiei erantzuteko, eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Aldatzea Gizaide Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa, gaixotasun mentala duten emakumeentzako etxebizitza babestuen zerbitzua emateko: II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Asociación Arrats entitatearekin sinatutako kontratu-programa, bazterkeria egoerak prebenitzera eta artatzera bideratutako zerbitzuak emateko: I. (zentroak eta programak), II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Asociación Loiolaetxea entitatearekin sinatutako kontratu-programa, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako egoitza zerbitzuak emateko: I. (zentroak eta programak), II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Elgoibarko, Ordiziako, eta Zegamako Udalekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta Caser Residencial SAU entitatearekin sinatutako kontratu-programa: adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroetan ematen duten zerbitzuen kontzertazioaren zabalpena.
  • Aldatzea Zumaiako Udalarekin eta San Juan Egoitza erakunde autonomoarekin sinatutako hitzarmena doan lagatzen den higiezinari dagokionean.
  • Aldatzea Cáritas Diocesana de San Sebastián entitatearekin sinatutako kontratu-programa, beren kargura adingabeak dituzten eta bazterketa egoeran dauden emakumeentzako zerbitzuak emateko: I. (zentroak eta programak), II. (langileen zerrenda), III. (erregimen ekonomikoa) eta V. (zerbitzuen zehapena) eranskinak.
  • Aldatzea Emaus Fundación Social entitatearekin sinatutako kontratu-programa, baztekeria egoerak prebenitzera eta artatzera eta pertsonen gizarteratzea sustatzera bideratutako zerbitzuak emateko: I. (zentroak, zerbitzuak eta kokalekua), II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Beka hauen oinarri arautzaileak onestea: Gordailuko zaharberritze guneetan arkeologia eta paleontologia kontserbatzeko eta zaharberritzeko praktikak egiteko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación Euskal Fondoa- Fondo Vasco de Cooperación entitateari: "Euskadiko eta Erdialdeko Amerikako Erakundeen arteko Ura eta Saneamendua Programa" izeneko proiektua laguntzeko.
  

2037