Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/06/13
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Atzera egitea Auzitegi Gorenean aurkeztutako administrazioarekiko auzi errekurtsoetan Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen zenbait ebazpenen aurka.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean ELKARGI Elkarrekiko Berme Elkarteari finantzaketa lerro bat antolatzeko 35 urtetik beherako gazte ekintzaileentzat.
- Aldatzea Ikerbasque Fundazioarekin sinatutako hitzarmena, "Ikerbasqueren eta IBM Researchen arteko lankidetza-plana Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia kuantikoen ekosistemaren garapena bultzatzeko" akordioan izango duen parte hartzea partzialki finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Ekainaren 13ko 11/2023 Foru Dekretua, Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia sortzen eta arautzen duena.
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: Gizarte Politiketako Departamentuari Laguntza Teknikoa emateko, haur eta nerabeen arloan gizarte zerbitzuen sisteman koordinazioa hobetzera bideratutako "Hurbildu" programa kudeatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2023-2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen 2023-2025 urteko Plana.
1997